1937-Apilla'ren 26'yan-1952
GERNIKA Laguntartekoak
Gaurko egun ontan bertan, yoan diren bertze urteetan bezalako gogo on berberaz, gogoratzen dugu, Hitler-en aldeko soldadu taldeak, gure Erri santu Gernikar, egin ziguten errauste aren amabortz-garren urteburua. Oraindik agitz mingarri zaigu egun beltz ura; egiñiko zauriak bizi bizirik dagozilako gure Eurkalerriaren biyotz-erdian; eta bere ume gaixo aunitz dabiltzalako erbeste otzean.
Bañan ekizute, barrabaskeri ura oroitzean, ez daukagu gure kolko minberan gorrotorik pixka bat ere. Larrun mendiya baño aundigoa izan zen ziltakeri arek ez gaitu gizki-egitera mugitzen. Euskalduna urrikalduna da berez. Ta orrengatik gure Aintzindariak nai luken asmo ederrera makurtzen gara.
Guk nai duguna da, Gernika, gure len-lengo Legearen Kutxa, Arbola ta Aritza, oriandik gero izan dedilla gure Ezkil-Dorrea, gu ta bertze Erri guziak korapillo baten lotzeko maitasun eta alkartasunaren lokarria.
Ori, orixe bakarrik da egizko osasun-Bidea; bertzerik ez daukagu: ezta nai ere; gure ta Erri guziyen bake ta elkartasuna. Ortik zear ibillirik, noizpait alletuko gara. Goikoak ala nai-ta, euskaldunak gugun egikizun iraunkorreraño.
Lan artan ari gara; ta ortan iraunen dugu beti, iñoiz ere nekatu gabe.
|