"Arbola bat"
Duvoisin eta Arrese-Beitia
Ibinagabeitia'tar Andima
Euskal olerkarien saldian Gernika'ko Aritzaren erakar-indarra, aundia izan da. Baña, "arbola santua"k zerion indar ori euskaldunek ez zuten berren biotzetan sentitu, etsaiek menderatu zitun egun galgarri artaraño. Patxara ederrean, gure arbaso izkuntza-bakoek, bilduta eseri oi ziran zugatz deunaren itzalpean erriaren yaurgoari zoazkionak garbitzeko. Euskeraz mintza, geienetan; erderaz idatzi, beti, aritz deunaren itzalpe goxoan, ustekabean, aberriaren boia atxurkatzen ari ziran. Mendez-mende lan galgarri ortan iraun zuten, euskotasun betea barna Euskalerria sar-erazterik iñoiz ere amestu gabe.
Orra lapurrak atean! Zugaitz deuna negargarrizko dardarak iñarrosi zuen, eta zugatz-peko asaba lokartuak ernerazi. Ordurarte zugartzaren symbola miragarritz yabetzeke, ezta euskera ta erriarenaz ere. Zugaitza, askatasun ta lege yatorren irudi bizi; euskera, Euskalerriaren gogo, zabar-aldi beltzenaren ondoan osotu lapurketa ezkero gertatu zan...
Gernika'ko Aritzaren inguruan erne olerkarietan garaiena, Otzandioko mergolari-irudigille, Arrese-Beitia izan zenuten ezpai gabe. Arek bezin taiuz iñork ere tzituen lenago kantatu, ezta Iparragirre berak ere, Euskalerri, Ama Euskera ta Arbola'ren atsekabe-naigabeak. Ahapaldi ozenenak borobildu zitun, nolarebai euskaldun guziak berriz ere zugaitzaren baranoan biltzeko.
Zoritxarrez, ez ditut nerekin Arrese-ren olerkiak lantxo au bear bezela mugatu ta osotzeko. Ala ere, egun abetan, Duvoisi'en eskutitzak irakurtzeari nekiola, Arrese'k garai artan euskaldunen arimak astintzeko izan zuen indarraz yabetu aniz. Egia da, bestalde, Kanpion'ek aren liburuari ezarri zion itz-aurrean, gorapenik aundiena egiten diola olerkariari. Bañan ez nuen uste izango Pyrenez araindiko euskaldunen artean ere, ainbesteko ziririk izan zezakeanik. Duvoisin'en eskutitzak aitor.
Iru urte yarrai eskutitz artu-emanean iraun zuten Arrese ta Duvoisi'ek. Orain arte azkenarenak baizik ez dira argitaratu, beaz Arrese'renik ez dut ezagutzen. Euskeraz ari ziran biak, eta eskutitz ederrik utzi digu Duvoisin'ek, benetan yakingarriak. Aren eskutitzak zear emeretzigarren euntaroko euskal gora-berak ederkiyarraitu gentzake; euskal elertiaren edestia idatzi nai lukenak, ezin ditzake. iñolaz ere, aldebat utzi. Amar euskal-eskutitz zuzendu zizkion "Kapitaina"k Arrese'ri. Bañan beste bere adiskike batzuei egin gutunetan ere, maiz gure olerkariaz mintzo zaigu. Duvoisin bera aurrenekoz, aurkeztu zitzaion: Elizondo'n 1879'an Naparrek antola olerki-guduak eman zion esku.
Norlenka artara Arrese-Beitia'k "Euskera lorazko sortachua" izeneko olerki bat biali zuen, euskaltzaletasun, foruzaletasun ta abertzaletasunez gainezka.
Garai artan, bigarren karlatar gudaren (1872-1876) ondare ilgarraik bizkargaiñean, makur ta erio-bidetik zebiltzin Euskalerri ta euskaldunak. Madrid'eko agintarien bildur ziran, Iruñakoak batez ere. Epaileek, aurrenko saria Arrese-Beitia'rentzat erabaki ba'zuten ere. Epaileek, aurreneko saria Arrese-Beiti'rentzat erabaki ba'zuten ere, Elizondi'ko yaietan e ziran ausartu artu erabakia agerian azaltzen. Ez da sinistekoa ere. bañan gauzak orrela gertatu ziran. Etzuten kemenik Españi'ko gobernu txatxuari arpegi emateko: sakabanaturik, elkarrengandik bereizirik, alitaldi beltzenaren besoetan lokartzera zioazten. Duvoisin'en eskutitzetatik argi asko ageri zaigu euskaldunen egokera gaigarriak eta aiek elkartu bearrak ematen zizkion ardura ta buruausteak.
Iruskin gabe, soil ta larrugorri, "Kapitain" aundiaren itzak yasoko ditut beltzaldi artan euskotarren eogkera idus dezagun, eta erabat, olerkariaren izantza obeto mugatzeko.
Europa'ko zeru belunean Bismark'en irudia islatzen ari zan, oin zakarrez lur guzia zapaltzen zun bitartean. Onatx Duvoisin'ek On Damaso Legaz Yaunari egin gutunean yaulkiak:
"Jainkoak berak daki zer gerthatzen dihoan. Frantziatik asirik Italia eta gero Espinia jhordokatuko dire beren erro edo sustrayetan. Erdu! Erdu! Arrese'k dion bezela, erdu Bismarek latza; erdu nola itzultzen den Erromako aldera; nola berekida (autonomia) ematen dion Alsasa-Lorrenari, eta agitzen Hanobrari eta bertze ebatsi dituen tokieri. Gaitz, gaitz, zail, zail, gogor gogor erakutsi izan du bere buruan. Bainan begiak argiak ditu. Ahrtu da nahatura handi bat jauztera dihoala; aintizinetik nahi ditu neurriak artu, ohnesbideak eta batasuna ezarri Alemanian, bazter guziak ikharatzera daramatzan ordurako... (Legaz'i 1879- VIII-11).
Eta geroago Arrese-Beitiari zuzendu gutunean oiu latzagoa yaurtitzen du idazle askar ta euskaltzale garai ark:
"Aria ortaz eskaldunak batera bil beitez aitzinetik, ordua etorzen generako: oraindik gogor-gogorrak bat jartzen badira begira (en expectative), segur zuzenak eramanen du beria. Erdeldunak higituko direnean, Eskaldunak hetarik berezirik egon bitez, hitz batean (fueroak), gogor hortzak erakutsiz, eta hauzia ez dute galduko. Aldiz ez bazerate bat, hori diteke zuen galgarri behi guziko. Berarrtean bi aldetara dagon tokia galduko da, dio Kristo Jaunak. Zuen zorion edo zorigaitza hortatik dihoa. Eskaldunak, Eskaunak. etzeratu ez kastillar, ez Aragones, ez Andaluziar; zaudete fidel eskaldun izenari. Bihotz! Bihotz! (Arrese'ri 1879-VIII-25).
Duvoisin'en biotza euskararen bera-bearrak eta euskaldunen banaketak erabat mintzen zuten. Ikus ordorengoa Arrese'ri egin eskutitz batetik yetzia:
"Lotsatzen naiz aditzean Araba galdu dela euskerarentzat. Hemen uste dugunaz, eskara daukaten herriak dire: Olaeta. Arrejola, Ganzaga, etc. (berrogei errien izenak). Daukagu oraino erdi eskaldun direla Larrea etc. (amabost erriren izenak). Arrese'ri 1879-V-9).
Malko-letari garratza! Egun, Duvoisin'ek aipatu Araba'ko erri guzietan euskera zearo galdua baita.
Aldarri samin aien artean sendabide ta ibil-bide berriak ere erakusten zizkien orduko euskaldun abailduei. Gaurkoai ere bete-betean datozkigun ezkero, irakasle zugur aren irakatsiak yasotzera noa, orok gogo-gogoan ar ditzagun. Gu ere. aiek bezela, euskaltasunari baño arrotzkeriari atxikiao gabiltza.
"Zer zinuten ikhusteko Espainiako nahaskerietan? Eskaldunak behar zuten Eskaldun gelditu ta ez bertzerik. Gu gare Franzian makhurrenik; bainan ez dezake horre luzez iraun; eta guk lurrera artikiko gugunean gure kapa tzarra, inguruko populu guziak iharrosiko dira. Orduan goanen da Eskalherriaren gora bera, orduan Eskaldunak izaten badira guziak bat, eta ez bi aldetara jarriak, Eskaldun leial eta ez erdalzale, fueroak itzuliko zaizkisuete. Bertzela adio, adio behin betirako. Anayak, gure bat izatea hunetan datza, ez sartzea Espainia nahasten duten solasetan. Hori da guzia. Kristok berak erran duena: Dimitte mortuos saepelire mortuos suos, utz-kitzue hila beren hilak ehorzten. Hori da Eskaldunen hitz salbagarria hor egin gabez sarraski eta sakiak eman diozotzute zuen amari. Bainan ez da hila bizi bizia baizik.
"Eskeraren sustrayetatik ahera behar dira gando, berriak, bestela gaztelatarren onpera zoazte. Orai atsekabe duzue bainan gerora geiago izanen duzute. Oraino redizkache zaphatzen zitute gaztelarrek; ez baituzue buruak goratzen, geroago ta zapahtuago zaitezkete; ez duzute azkenean gahiago izango Eskaldun buruzagirik, zuen egitekoak erdaldunen eskuetara goanen dira guziak." (Arrese'ri 1879-IV-26).
"Eskaldun guziak arima bat baizik ez badute izaten, beren mendi tontorrak bezain hazkar eta gogor aurkiuko dire".
Geroago berriz, Legaz, Elizondo'ko Bikario zenari:
"Guzia-gatik, othoizten zaituztet, Anaya Nafarrak, bat, bat, bat, egin zaiteztela elkarren artean; ez bakarrik elbarren artean, baina oraino euskaldun odola daukaten guziekin. Eskara izan bedi zuen biltokii, zuen batgarri. (1879-VIII-11)
Euskaldun zugurrak ez duke nekerik, noski, gure erriaren itxura doakabea Duvoisin'en itz benetan gartxu ta yakintsuetatik erazteko. Bere ardura, euskal batasuna antolatzeko. Euskalerria arkaitz sendo baten antzera kanpotiko ekaitzari oldartu zedin.
Batasun orren aurrelari Arrese Beitia yeiki zan bere kanta ederrakin, euskera euskaldun guzien biltiki ta batagarritzat arturik. Etsi-aldi artan, olerkariaren agerpena txalo beroz artu zuten orduko euskaltzaleak. Duvoisin etzenuten ortan laburrenik gelditu. Onatx Bonaparte Printzeari egindako idazki batean ziona:
"M. Philippe de Arrese va nous envoyer un nouveau chant. Il veut pousser tous les basques à l'union nationale et à laisser les Espagnols; a leur guise. Cet homme est un poète: aussi pouvons nous esperer une oeuvre de merite...(Bonaparte'ri 1879-X-10).
Arrese berari ere goraipamenik aundienez beteriko gutunak igorri zizkion "Euskera-lorazko sortatzua" alerkia irakurri ondoren. Ona emen, gutun oietariko esakune batzu:
"Irakurtu eta ederrexi dut, Jauna, zure "Esjera-lorazko sortachua". Naizen arren erabakitzaileetarik Elizondoko bestetarakotzat egin dien eresien gaineko, ez dakit nolako begiz ikusial izanen dien eresien gaineko, ez dakit nolako begiz ikusial izanen den zure eginkaria, zeren ezbaikera oraino bildu Nafarrekin eta ez ditugu eskuetan Iruñera bidaliak izan diran eresiak. Hemen guziak gera zuen anaya eta adiskide zailenak; zuen ona nondik atera daiteken begira gaudezi. Aria hortaz, gure artean badire gizonak zein beldur baitire damu egin Espainiako gobernauri, batzarre handi batetan erantzunez eresia herritarrak. Hori hala da; baina hala ere, nik ez dut uste zure niarrak xoko istuan gordetzeko direla. Aitzitik! Elizondon eratzun detzaten, edo ez, nahi nuke hel ditezen, era batez edo bertzez mendi gorenetarik erreka beheretaraino, eta andik esker eskuin, Ebrotik ixasbazterreraino. (Arrese'ri 1878-VII-11).
Geroago, aldiz goratzarrerik mamiena eskeintzen dio olerkariari euskalari ta euskal idazle zipert ark:
"Zenbat ere gizonen orhoitzpenetan iraunen baitu Eskaldunaren omenak, habat ere errankizunetan biziko da Don Felipe de Areseren izena. Zure burutik atheratu da, Jaun maite meitagarria, eskara zaharrak duen eresirik ederrena; eta ez bhiar, ez gero ez menderen mendez, Eskal Bayonatik Parisera eta Parisetik mundu guzira joko du zure eresia bihotzgoragarriak jakin dadien Eskaldune oraino bizi dela Eskalherrietan. Batasun oso bat egin bedi Eskaldun guzien artean. Erdalduna bego erdaldun; bainan guk behar ditugu bihotz bat eta arima bat. (1879-VIII-6).
Fede osoa yarrita zeukan Otandio'ko olerdariaren garrean. Fede ori beste euskaltzale ezagunei ere eratxiki nai zien. Orra zer idazten zion. L. Lucien Bonaparte Printze maiteari:
"M. Philippe de Arrese a continué la comosition qui avait inauguré le premier concours navarrais, d'une manière si brillante. Il y a ajouté trois autres parties; en sorte que la langue baseque possède aujourd'huy un poème m'ccouper incessamment de le traduire. (L. Bonaparte'ri 1880-VI-12).
Eta Duvoisin'ek pantzeraz itzuli zitun Arrese'ren olerki sarituak baita irrarri-azi ere.
"Guziagatik zure eresia athera da mila kopiatan eta gero "La Semaine" Bayonakoan 1500 kipiatan, frantsesezko biurtzarekin batean (Arrese'ri 1879 - VIII-25).
Ingeleraz eta erderaz ere argitara nai izan zitun eta ortarako Manterola, semearekin, artu-emanean asi zan: "Jaun hunekin (Manterolakin alegia) aipatu dugu berriz argitaratzea zure eresi "Ama Euskerari azken agurrak": nahi ginduke ezari elkarri bekoz beko Eskera, Española, Frantsesa eta Angelesa, goan dadin Europa guziko gizon argituetara". (Arrese'ri 1882-VIII-8).
Arrezkero, iñun olerki gudurik izango ba'zan, laister "Kapitaina"k Arrese'ri, bere neurtitzak guduetara igorri zetzan:
"Laster izanen dire hiru tokitan hitz negurtuetako guduak: landabizikorik Maulen. Bigarrenekorik Beran. Hiru garrenekorik Donostian. Ongi ethor daikezu hirur gudaldietarat zerbaittoren bidaltzia... Ez diozute Erdaldun kokoeri utzi behar ebastera Eskaldunen ohorea. Arrese'ri (1880-VI-3).
Baita gogorik ta atsegiñik beroenaz eman oi zion batzaldi orietako ondorenen berri: "Egun ematen darotzut berri ona; zure eresiaren lenengo zathiak izanen duala aurthen ere hitz neurtuetako saria". (1880-VI-27). Eta aren garaipenak ematen zioten poza ezin izaten zuen kolkopean gorde: "M. Arrese a envoyé au récent Concours litteraire de Bilbao deux pièces brulantes, pour lesquelles on lui a decerné publiquemente une medaille d'or avec diplome". (Abbadie'ri 1882-VIII).
Arrese olerkari ugaria izan zenuten, itsasobetekoa esango nuke. Gaur egunean aran poema ta neurtitzak antuegi arkitzen ditugu. Romantikuen anpa-bidetik oldartzen zen. Ua ere aldiko seme; beaz, garai artako olerkari arrotzek balia oi ziran kera ta rimaz usuenik baliatzen zan. Aldi artako euskal idazleek, neurtiz'ariek batez ere, euskal arimaz yabetzeko zeuden. Gutxi edo asko, erbesteko arimak zerabilzkin. Izkera ere etzuten bea bezela ezagutzen, ez bakarrik itzekiko, eztare yoskerakiko.
Irudigille izan arren, etxitun Arrese'k neurtitzak ukaldi tinkoz landu ta ebakitzen. Uts ori Duvoisin'ek ere atzeman zun aren lanetan eta argi ta garbi adirazi zion:
"Gainerakoan eresi ortako makhurra hau da, ez duzula bethi negurria begiratzen. Zortziko horrek ditu behin amar eta gero zortzi ozka:
Eus/ke/raz/i/tzik/e/gin/nai/ez/da (hamar oska)
Go/zau/nai/be/re/fo/ru/ak (zortzi)
Hitz neurtuez aiphatu dudana hau da: hartzen denean zortziko bat, 10 eta 8'ko kopia, guzietan bardin egon behar, ez aldi batez hola ta bertzetan 11 edo 12, eta zortzi behar denean 9 silaba. Poesia ta musika di ahizpa dira, urhats batean behar direnak ibili. Hemengo negurtariel huts guti egiten dute bihurtzerdian ere (hemistiquio) zeren airea aintzinetik hautatzen baitute eta berek jakin gabe nola, erregia ez dakitelarik idukitzen dute halere; musikak ezartzen ditu bide onean. (Arrese'ri (1879-X-9).
Ementxe daukat "Bizkaitar Zarrak eta Erromatarrak" deirtzan Arrese'ren poematxoa, lenengo saria Bilbo'ko olerki guduan irabazi zuena 1882'garrenean, Antonio Truebaren itzulpen batekin.
Gaurko gure olerkari trebe ta ikasiak nekez egingo litukete itz neurketan, on Felipe'k xalotasunik aundienarekin egin oi ditun utsak. Urte batzu lenago Duvoisin'ek oartu utsetan erortzen zaigu olerkari au geroago ere.
Etorriaren ibaiak bere zurrumilloan zeraman. Neurriz goitiko biozkadak adimen ta irudimena ere maiz lañotzen dizkio.
Ta euskera sortuez gero izan dugun olerkari garaienak goratzarre betea egin dio Otxandio'ko bertsolariari: ezinlkorren buruntzaz inguratru dizu aren izena ta egiteak "Denak Bat" zazpigarren kantuan, batasun ta anaitasunaren kantuan:
Gero Bustintza Mañarikoa itz laburreko gizona, bere bizian baso-nagusi baten mendean egona. Mi motelari bezela, kantan mingaina aska zitzaiona. Sailean denak maitena zuten, ain baitzizun oial ona.
Eta "Kirikiño", EUSKALDUNAK poeman, Arreseren ahapaldiak yaulkiz asten zaigu zeru-argiz yota bezela:
ARBOLA BAT zan Paradisuan Jaunak apropos jarria...
ARBOLA BAT zan Bizkaian bere, neure anaie laztanak, zeñen azpian, pozez beterik, egoten ziran asabak: Kerizpe zabal artan jarririk egiñaz euren batzarrak, buztarri barik libre ta ederto bizi ziran bizkaitarrak"
Aiztu daiguzan geure artean izan diran asarriak; izan gaitezen anaiak eta euskaldun zintzo, garbiak.
Bukatzeko, irakurle, gogoan ar ditzagun lantxo ontan aitatu ditudan irakatsi ederrak, merezi ere dute-ta. Sar dezagun biltzean Duvoisin'ek ziona:
Eskera izan bedi zuen biltoki ta balgarri, urrengo Arrese Beitiaren itzak beti tinko, beti gotor iraun dezaten:
Mundua mundu bizi dakigun Gernikako Arbolia.
Paris'en 1952-I-11
|