L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 19. zkia (1952-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Txinar gudari

(Txinako ipuia)

 

Peillen'dar Txomin'ek

 

Atzeman augunean

izkilluak eskuetan,

Borrokari gogor,

eiza bezin gotor,

guk eskeñi diagu aterbea,

ik aukeratu eriotzea,

gure ostatua ukatuz

nagusi leial egonduz.

 

Iztazañak moztu dizkagu;

besoak altxatuz

nagusia alakatuz,

ik diguk erantzun.

 

Bezoak autsi

bear izan dizkigu;

oyuz ire nagusia,

oyuz deitzen bai uen

agoa dikagu erdibitu,

aurpegi guzia urratu.

 

Ez uen bildurti begia

sogiten igunean;

sinesten uala nagusiagan

esaten uen ire suan.

 

Belaundik' adi,

moz dezaiagun burua!

Lagunak egin otoitza

Ken Huo Kang'i!

lur ontara itzultzean aintza dezaiogun eman berriro sortuz errian.

 

Paris' en, 1952

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.