Leihoan
Erkiagarre
Lehioan nago
beriank lanho-
maitteñoaren begira,
zeru goiean
zilhar antzean
izar zurien dirdira.
Izarr zuriak
birdiz begiak...
Maitea eztut agiri;
sagutzar beltza
hegal zabala
inguru dabil ibili.
Behin ta berriz
eskuz igurtziz
berinetik khen lanhoa;
halarik ere
lagunik gabe
ingurubira osoa.
Begiak bizi,
belharria adi,
zaldihotsa dut aizean
orain, ene Iaun,
gainezka ioran
ene bihotzak aldean.
Barneko argi
lehen itzali
berriz ari da dirdaiez,
zaldi zalhoa
arhin zangoa
ikasi dut belharriez.
Ai, bainan, ene!
aizeak eme
sarats artean zinkhurin;
apatxhots hura
nonbait galdu da:
heldu ordean itzuri.
Honerat nuen
zaldiñoaren
aztarrnak gal egin dira;
zaldun ederra
bihotz ankherra
ihesia urrutira.
Ai, ene leiho!
hik ukhan lanho
enegana duk aldatu;
Ene zoria!
Nik iguria
bertze anderez sanharrtu...
|