Andre Dena Mariaren Assumpzinoa
Villasante Kortabitarte'tar L.A.
Aspaldi huntan bizitza katholikoak Andre dena Mariaren Assumpzinoko definizinoa baino gerthakari nabarmenagorik ikhusi eztu, beharrbada. Definizino dogmatiko bat bethi izan ohi da gauza bakhan, gogoangarri, oso guttitan gerthtzen dena. Theologiaren Historian mugarri bezala jarririk agertzen zaizkigu definizino dogmatikoak. Halakotz 1950ko Domun-Santuru eguna ere ahantzi ezina bezala geraturen da fede giristinoko historian. Beraz, dogmata definitu berriari buruz zerbait erraitea gaizki ethorriren eztela daritzot.
Eta lehenez dogmata beraren kontzeptu zuzena ezarri beharr dugu azken gizaldietako philosophiak gai huntaz nozino berri bat hedatu bai tu, fede katholikoaz elkharr ezin diteken kontzeptu bat, alegia. Kantgandik hasi (edo gorago oraindik, Luthergan aurkhitzen bai tira desviazino hunen haziak) eta gure egun hauietarano, bai philosophian, bai litteratur eta kultur manifestazio orotan erro sakonak eginak ditu erleginoaren eta dogmaren kontzeptu okherr hunek. Hauientzat Jakintza ta Erleginoa guztiz different dira, batak bertzearekin zer-ikhusirik eztu, ithurrburu ezberdinetik sorrthu eta bizi dira. Jakintza adimenduaren kreazinoa da, ezagutzea, gauzak nolakoak diren jakitea du asmo, helburu ta jo-mugatzat; gauzen objetivitatea bilhatzen du. Munduko zer guztiak nolakoak diren azterrtzea, ikhustetzea, arakatzea, huná hemen bere arloa. Phainomenak ez ezik, gauzen barnea barruntatzea ere egin gogo du, ahal diteken neurrian behintzat. Hitz batekin erraiteko, Egia, Ezagutzea, huna hemen bere hesi berezia, bere zelaia.
Erleginoa, berriz, bertze ithurri batetik jaio izan da, eta Jakintza ta adimenduarekin zer-ikhusirik eztu. Bihotza, sentimendu itsua, borondatea, sena, zuk nahi duzun izena jarr iezozu, bainan arimaren, ahalmen itsu bat izanen da bethi hauientzat erleginoaren joranek sorrthu ukhan ditute erlegino mota guztiak. Ahalmen itsu horrek, Jakintzaz eta adimenduaz guztiz dissoziaturik, bere kreazinoak moldatzen, eratzen eta antolatzen ditu. Eta dogmatak kreazino hauien formulazino batzuk bertzetik eztira. Adimenduaren gibeletik eta Jakintza batzuk bertzerik eztira. Adimenduaren gibeletik eta Jakintza alde bat utzirik egindako formulazinoak, alegia. Beraz, formula hauietan egiaren objektivitatea bilhatu edo galdegin beharr eztela erran beharrik eztago. Mundu ideal baten gosea nolabait hasetzeko eginak, formula hoik sentimenduarentzat janari bat bezala dituzu, bainan Jakintza-aldetik baliorik eztute. Bi hesi, bi zelai guztiz differentak dituzu Jakintzarena eta Erleginoarena, eta gizonaren bi aktivitate hauiek behin ere elkharrekin topo egin beharr eztute, batak bertzearekin zer-ikhusirik eztuen-ezkero. Erraite baterako edo exempla bat iben dezaguntzat, Khristo hilen artetik phizberritu zela, huna hemen fede giristinoko dogmata nagosi bat. Hori fedeari dagokon gauza da, erleginoarena. Zurre bihotzak, joranak sorrthu du dogmata hori, bihotzari janari ta bihi emaiteko bidezko ta haukerako duzu, bainan arren! erleginoaren eta Jakintzak Khristo phiztu zenik eztakite, gehiago oraindik arbuiatzen dute; bere exsistentza historiko osoa ere ukhatzen dute; bainan hori gorabehera, erleginoak bere beharrkizunetarako sorrtu dituen formula hoik erabil ditzake, bethi Jakintzaren zelaira ez eramaiteko kondizioarekin, ordean...
Eliza Katholikoak bi arlo hauien bereizte eta dissoziazino hori ezin onharr dezake. Gure dogmatak egia objektivuak ez baldin ba dira, ezer ere eztira. Adimenduaren argia du gizonak gidari bezala; beraz sentimenduak, borondateak, bihotzak berak ere argi horren beharra du, eta argi horrek onhetsi eztaroana okherr doa, eta gezurra da. Sentimendu religiosuak itsu-aitzineko bezala adimenduaren argia eztuenean, erhokeri ta zentzungaberkeriez bertzetik sorrtzen eztitu. Egia, objektivitatea bethi oinharritzat eta zimendutzat harrturik, Eliza Katholikoak bere dogmatak erakhusten ditu, eta dogmata hauiek Jakintza-aldetik eta Historiaren arloan are valorea dute, beren thokia dute, demonstra, proba ta ziurrpe ditezke. Erlegino Katholikoa Jakintzaren bildurr ezta, etxe sendoa bai litzen bezala jasoa da, lurr joko eztu Jesusen errana da: Ekhaitzaren erasoek Eliza hondatuko eztute (Mt. 16, 18).
Beraz, Erromako Aita Sainduak Andre Dena Mariaren Assumpzinoaren definitzean, Ama Birgina gorphutz eta arimaz zeruetara jasoa izan zela erakhutsi du; eta gauza hori Jakintzaren eta Historiaren arloan edo zelaian ere egia da, hala da. Ezta sentimenduak edo bihotzak asmatutako amets zoroa, Historian gerthatutako gerthakari egiazko baizik. Andre dena Maria, ordean orain dela bi mila urthe bizi zan lurrean; haren zerura jasotea ere garai hartako gerthakari historiko bat da; bainan egia hori orain definitzeak, orain asmatu gauza dela uste ukhateko ez othe du bide emaiten? Ez, gauzak ongi begiratzen ba dira. Izarr berri bat aurkhitu duen astronomuak izarr hori kreatzen eztu, izarra exsistitzen zan, ortzean zegoen, guk ikhusten ezpa genuen ere. Andre dena Mariaren Assumpzinoa egia zan Aita Sainduak definitu aitzinetik. Hala ere, izarraren eta astronomuaren komparazino hori eztathorr hemen berririk ezpai tzekiten; Ama Birginaren Assumpzinoa, berriz, giristinoek ezagutzen, sinhisten eta aithortzen genuen, eta Aita Sainduak egia hori definitzean bere eskubide osoarekin sendotu, baieztu ta sagaratu bertzetik egin eztu.
Jainkoaren Revelezino da fede giristinoko dogmaten ithurrburu. Jesukhristo Jainkoaren Seme gizon egindakoak zerutik lurrera ekharritako erakhutsi jainkozkoek osatzen dute Revelazinoaren altxorr edo ondasunfegi hori, giristinoek sinhisten dugun fedea, mundu huntako ilhunpe artetik pausuak zerura zuzen ditzaguntzat emana izan zaikun argi zoragarria. Banan Khristok bere Revelazinoa etzeraukon gizonari Khristok Eliza bat sorrthu zuen, sozietate baten gisan, eta Eliza huni konstituzino hierarkhiko bat eman zeraukon. Eliza huni, bere artzain eta zuzendarien bitartez, Revelazionaren zaintzeko missinoa agindu zeraukon. Elizak, bada, mundua mundu dadino egiteko handi horren bethetzeko daduka, Khristoren erakhutsiak khutsurik gabe, bat ere nahasi gabe gorde, deklara ta erakhustea. Beraz, Elizako Artzain edo Zuzendariek beren eskubide eta eginkizunen artean hunako haur dadukate: Khristoren, erakhutsien deklaratzea, giristinoek zer sihistu beharr duten auktoritatez erabakitzea. Hain zuzen ere, Eliza-Irakaskintza edo Magisteria deitzen den Instituzinoa hunetarakoxe ezarririk da.
Khristok erran etzuen: horr dituzue Liburu Sainduak, Biblia eskutan harr, irakhurr eta horrtik athera dezazuena sinhits ezazue. Hori egin beharrean, Khristok Apostoluek haukeratu zituen eta Berak zerutik ekharri missino berbera Apostolu hauiei eman zerauen, bere eskubideak eman zerauzten, bai haueie eta bai hauien ondorengoei, mundua buka dadin arte. "Ni Aitak egorri nauen bezala, nik ere zuek egorrizen zaituztet"(Jo 20, 21)... "Zuek entzuten zituztenak, ni neroni entzuten nau" (Lc. 10,16). "... ezpa du ordean Eliza ere nahi aditu, eduk ezazu pagano eta publikano batentzat" (Mt 18, 17) "Eman izan zait niri ahal guzia zeruan eta lurrean, Zoazte beraz, eta erakhats ezatzue populu guziak, bathaiatzen ditutzuela. Aitaren, eta Semearen eta Ispiritu Sainduaren izenean; Erakhasten diotzuetelarik begiratzen nik manatu darozkitzuetadan guziak. Eta huna non zuekin naizen mendeek dirauteno". (Mt 28, 18-20) (i). Hauk bai hitz gozoak, erran-nahi handi bethekoak, hitz mardul giharrtsuak, arima itxasoko aizeak bezala lasaitzen eta bozkarioz bethetzen duten hitzek! Eliza Katholikoaren "Carta Magna", bezala dituzu. Elizaren indefektibilitatea, haur da, Eliza behin ere hondaturen eztela, galduren eztela, eta egiaren erakhusteko bere eginkizun horretan huts eginen eztuela dakharrte erraiean hitz hoiek. "Eta huna non zuekin naizen mendeek dirauteno"... Nolako ziurrtasun, optimismu ta fidantza bethea emaiten deraukon giristinoari Khristoren hitz hunek!...
Revelazioaren zaintzeko ta deklaratzeko Khristok Elizan utzi zuen Instituzino authentikoak Erromako Aita Sainduagan du bere Buru, gailur, Irakasle nagosi Jondoni Petriren ondorengoa. Hamabi Apostoluen buruzagi huni eskutan eman zerauzkion Khristol Elizari buruzko eskubide denak. "Bada nik zuri erraiten darotzut ezen Piarres zarela, eta harri horren gainean jarriko dutala ene Eliza, eta iffernuko atheak etzaizkola hari garaituko. Eta zuri emanen darozkitzut zeruetako erresumako giltzak eta zer nahi esteka dezazun lurraren gainean, eta hura estekatua izanen da zeruan ere; eta zer nahi desloth dezazun lurraren gainean, eta hura deslothua izanen da zeruan ere" (Mt. 16, 18-19).
Eta Jondoni Petri ta bere ondorengoen eskubide artean fedeari dagozkionak sinhisteari buruzkoak sarrtzen dira. Hortarakotz, Aita Sainduak, fedeari dagokon zer bat bere eskubide osoz erabakitzen duen bakhoitzean, hutsezina dela, infalibilea dela sinhisten dugu. Bainan hori gizon ergel baten apotheosis egitea ez othe dateke gero? Gizona berez erorkorr, gezurr eta okherrera makhurrtua delarik, guk gezurraz arantz iphinten bai tugu. Bai, Aita Saindu berez erorkorra da, gizon guztiak bezala, guk hori ba dakigu, guk hori aithorrtzen dugu. Bainan Khristoren laguntza eta agintza dela bide, Aita Sainduak fedeko gaietan Eliza osoari eskubide guztiaz eta obligazinoz sinhistu beharr den egia bat erakhusten deraukonean (eta orduan bakharrik), hutsezina, infalibilea da, hortarakotz Jainkoak eusten bai terauko. Gogora Jesusen hitz ederr hura: "Huna non zuekin naizen mendeek dirauteno". Bai eta: "Simon Joanesen semea... bazka zaitzu ene ardiak" (Jo 21,17) Nere ardiak zain itzazu, bazka larre onetara zuzen itzazu, belharr gaixtoetatik gorde ta begiratzen dituzula. Eginkizun hauk, ordean, Erromako Aita Sainduek nola betheko ditu eta Eliza haren erranetara nola egonen da, bera okherrean eta gezurrean eroriko eztelako ziurrtasunik izanen ezpa genuke?...
(jarraituko da)
|