Erdainkuntza Yemenitarretan
Ibinagabeitia'tar Andima
Mendeberriko miraria
Aberri izkera berpizteko garrak garabilzkianontzat, lan berari beste izkuntzetan dakiotenen berri yakitea, atsegin izan oi da beti ere. Maizegi etsipenak bere mendean zanpatzen gaitu, eta erbestetik datozkigun yarraibide gurbillek biotz-xuspergarri izaten zaizkigu. Yarraibide oietan argi ta nabariena, Israel'en gertatua, dudarik gabe. Antxen agitu baita gizaldiak zear ikusi dan miraririk aundiena, ots, ilda zeoen izkera arrapizturik.
Egun Israel'en ain bizkor, ain kantari dabillen izkera, eberkera alegia, bi milla urte ezkero illik zegoen. Amestzat yoko zuen edonork izkera ori berriz ere erri osoarena gertatuko zala berrogeitamar urte lenago esango ba'zun. Amets ori ordea, Israel berrian, egi billakatu da. Eberkera, liburu santuetako izkera, erri osoarena ere da egun. Egunkariak, astekariak, nobelari, yakintzari guziak, zein baño zein gartsuago izkera zarra lantzeari lotu dira. Mailla guzietako ikastoletan ez da beste izkerarik erabiltzen. Laterriko izkera bakarra, Dabid'en salmoetako izkera apaina, bi milla urte ondoren berpiztua duzute.
Israel'go Enbaxadan zadorlari dan Barkdy Andreari zor dizkiot eskuartean darabilkidan lan aundi baterako eman dizkidan gai ugariak. Eskerrik beroenak dagiskiot, emendixe, andre yakitun orri. Gaur GERNIKA'ko irakurleei eskeintzen diet eberkeratik itzuli dudan lantxoa, Mordechai TABIB idazle ospetsuaren "Zelaietako belarra bezela" deritzan eleberriaren ataltxo bat:
Erdainkuntza yemenitarretan
Yahia ben Yahia beatza garondoan ezarrita ludiratu zan. Tankera onek, yaio berrietan ez-ikusia, Saide emagiña arritu zun eta aurraren amari poz-diadarrez asi zitzaion: "Poztu aite, Naama! Bigarren Yahia lên Yahiaren iduriko dun. Toki ortan eria ezarrita ekartzeak naia adirazten din. Gizon gotorra izango dun ire semea".
Izan ere, aitaren zozkoa zekarren, eta emagikak, zoritxarra aizatzeko aurra listukatu ondoren, esan zun:
Onatx benetako Yahia ben Yahia!
Anartean aurrak ikaragarrizko karraxiz zeragoion, eta atertu gabe bere aztaltxoak zerabilzkin ama-sabeleko odola garbitzeko sartu zuten ur-suillean. Nolabeiteko mundu ontako ateak zabali zizkienei bere asserrea erakutsi nai ote zien? Aurtxoa, orratio etzegon karraxiak uzteko, ez orixe. Emagiñak aora ixurtzen zizkion the-tantarik tantara, ekin eta ekin zeragoion.
"Ume au bizkorregia da" zien emakiñak etxola barnean batz rtu emakumeei. "Begira zazute, nola eten gabe aoa irikitzen duen". Ederki zetorkion emagiñari the tantak aoñoan ixurtzeko.
Landan gelditu emakumeak gertakari zoriontsu au zalata, tai gabe poz-lekaioka ziarduten. Abarrotsak, Naama minberagotzen zuen. Gizabidez ordea, ezin zezakean abarrotsa eragotzi. Egonarriz yazan zitun emaztekien oju ta alaiauk arik eta loak menderatu zuño.
Biamon arratsean, esnatzezakoan, unetxo batez, aurregunean gertatua ântzi edo zitzaion. Arritu ere zan, oraindik, ain ordu beranduan, oean arkitzen zalako. Baina zirkin baten ondoren sabelpean nabaitu zun miñak bere baitarazi zun. Eskerraldean lo zedukan umea eskuzta, et aso-egin zion. Aurrenean ikusmiñez, laister ordea bere ama-biotza zabaldu zitzaion.
Nola dago, galdetu zion belaxka, Saida beti-ere lanpetuari.
Soinez ta osasunez, aita utsa dun; gaiñontzekoz, goizegi oraindik ezer esateko. Aserrekorra bai, ori ere aitarenetik.
Ezin diteke bestela izan ere; aitarenetik bear din, esan zun Naama'k aotsapal bainan irriparretsu.
Umeak yarauntsi aiurri ta ontasunez emazteki biak ziarduten bitartean, Mari Yahia, etxeko-yauna, gelan sartu san zorionez gainezka, otarre betea eskuetan zekarrela:
Onantx esan zion imaginari, munduko gauzarik onenak otarre barnean. Etzazula geiegi nekarazi nere emaztetxoa, ain pizkorra baita. Eta emazteari:
Nola zaude? eztiki galdetu zion, arpegi-bete poz erakutsirik.
Onetsia Yainkua, Ya Radfal (ene gizona), erantzun zion bizkor.
Ber-bertan aurra esnatu eta oitu karraxiekin asi zan, ogeitalau ordu lenagotiko oitura. Zinkurinekin batera arpegitxoa gorri-gorri yartzen zitzaion buruko-ille-erroetaradiño. Emaginak, ixil-erazteko, amaren yantzia askatuz ugatzetik elduta, aurrari bular-muturra aoñoan sartu zion, oi bezela:
Zoritxarrekoa ni! eyuztatu zun amak. Antua besterik eztiñat bularrean sentitzen. Semea iñutzeko poza ukatuko ote zait, Saida?
Etzan orlakorik aipatu, erantzun zion emagiñak. Esnea gaur edo biar etorriko zain. Alare, nolarebati, bularrari eragin bear zaio; ortarako aoratu zionat aurñoari.
Aurraren oitugabeko aoñoak ordea, ezin ugatzari eldu. Negar ta negar zegoen gaixoa. Emagiña aldiz, tenkor zenuten, eta ekiñaren ekiñez aurrari bularra ezpaintxoakin eldu-azi zion. Emagiña tenkorra, bainan aurra zeugurra. Pixkatena xurgatu ondoren, alperreko lanan zebillala ikusirik, bularrari muxin egin, eta berriz ere oiuka asi zan. Benetako eupada zirudian. Emagina, eupada yaso ondoren berriz ere the-tantak ixurtzera yarri zan.
Ez yaramon, zion, oituko dun ugatzak esnez anpatu baino len.
Ark iragarria, egeitalau ordu geroago bete zan. Esne ugari etorri zitzaion. Umeak, berriz, etekintsu (protxuzka) ertatu yardunean zaleki ziardun. Eta amak poz atsegiñez:
So-izu, Ya radjal (ene gizona) zer nolako irrikaz xurgatzen dun; ikus zeinen poliki ezpaintxoak darabilzkin, nola ximurtu, nola borobildu, nola estutu eta berriz zabaltzen dituen. Oro irentzi nai lukela esango nuke.
Isrraelgo aurrentzat egunik samiñena eldu da, erdaikuntza eguna1, alegia. Alere yai-egunik samiñena eldu da, erdaikuntza erri osoarentzat ere. Alere yai-eguna sendi ta senitartekoentzat, baita erri osoarentzat ere. Aitari, Mari Yahia, yaiaren erdileku, orok txeratsu ta atsegiñez begiratzen zioten. Saletxeak ere, aren omenez, ateak itxi zituten. Baserriko ta inguruetako gizonik aipatuenak aita zoriontsuaren etxera bildu ziran, zenimoni ta oiko oturuntzarako gertu. Emagiñak adeluak oro egiñik zeuzkan. Auzoko emakume batzu ere lanera yarri zitun, yaki bereziak antola zitzaten. Sliman Ragmani'k, bertzalde, itel guri bat, Lydda'ko merkatuan erosi zuan, yai artarako aukerakoa. Bizkar, bular, saiets ta lepondoakin bazkaitan asiko ziran; gibel, biriki eta andareko bilindriñekin bigarren azpillaldia egingo zuten aradji (ttotta) kolpe bat edan ondoren: oro txikitu ta xeaturik, lurrezko kaxulatan su-gainean ezarrita zeuden. Gainera iztar ta bizkarkiak erreta yan bear zituten.
Baten batzu inguruka ari ziran, zerbait egin gogoz. Bainan Sliman Rahvani ta emagiñak oro gerturik zeukaten, ezertxo ere antzi gabe, ala ere an zeudenak lan-naia erakusten zuten alperkerian ezin egonik. Errian ere elkarri esaka ari ziran:
"To, guazenak Yahi'rena, bearba gure laguntasuna bearko zitek!"
Eta orrela, iñork deitu gabekoz, etxea beteagotzen zan; maian exeri, beste zeregiñik etzeukaten auzokidez.
Erdainketa garaia, eguerdia, ba'zetorren eta Mari Yahia, bere egitekoaz ondo yabeturik, ben eta aundikiro gertutzen ari zan.
Onatx emagina, besoetan etzanda umea dakarrela. Dabid Almaksar mohel'ak (moztailea), ortarakoxe etorriak, umea artzen dizu; buru pareraño yasotzen du Yainkoari eskeñiko bai'lion, Eli Iragarlearen alki utsean une batez lagatzen dizu, eta azkenez, Eli'renaren ondoko beste alki batean eserita dagoen Sandaka (aitabitxi) ren belaun gainean ezarten dizu...
Iñularra zan aurra iratzarri zanean. Negarrez asi bai'zan, bere ama Naamak titi esnez anpatua aoratu eta irripar minkaitza ezpainetan esan zion:
To, ene semetxo! Bukatua yaia! Nere mutikotxoaren onerako izango al da!
(1) Erdaindu: euskal-itz zârra circumcidere aiderazteko. Erdainkuntza eta erdainketa, orobat.
|