L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern2000>— Gernika. 20. zkia (1952-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Goazen aintziñera gure bidean

 

GERNIKA Laguntartekoak

 

Gure iri-buru Gernika zapaldu-urte-muga negargarria zala-ta, beste urteetan bezala, azkeneko GERNIKA'n, "aurritza" euskeraz agertu genuen. Berriz ta berriz Ama gaixoaren ondoan nigar egitera etorri giñen. Lan ederra egin dugula erran digute; alde guzietako euskalzaleak, erran; eta gure Erria biztu dezagun maitasuna darioten orlako lan bero-eder-mardulak bear ditigula.

        Gizonen artean elkartasuna, lan zalla dela orok ongi dakizute. Zurezko itsas-ontzian ogeitsu arraunlari direnean asmo bat-bakarra erabiltzea, aupada batean guziak ibil-araztea lan zalla den bezala. Guk eskutan darabilgun arlo au orrelakoxea da. Langille batzuek buru-gogor baitire, bertzeak moldakaitz, gañerekoak bei-sorkarien antzeko. Aunitzek gure txalupa beren aldera irauli nai lukete, baño ainbertze irauli egiterik eztago gure eskuetan. Batez ere, asmo geienak, GERNIKA bizpairu illabetetan ondatuko luketen asmokeri utsak dire-ta. Gure naia, guzien elkartasuna ta anaitasuna dugu. Bertzerik ez.

        Zori onez, lagun geienak onesten digute gure lanbidea, au da: zentasuna ta maitasuna. Abetxen billa gabiltza, zearkatu gabetanik; ez batera ta bertzera okertu gabe. Ona gure eginkizuna Erkiaga bertsolariak ain polliki eraz:

 

                Gauden, bada euskaldun ta elkarren laztan,

                guti ba gara ere beti lehenean;

                zintzoak sari duke egunen batean,

                bat gaitezin anaiok Amaren aurrean!....

 

        Berauze gure Oarra GERNIKA'ren laguntzaile guzientzat: batu gaitezen oraintxe bertan; ez bitu. Zearkarik gabe, anaitasun garbi ta zintzotasunaren gibel yoanen gara beti, gure euskara, orrela bizkortuko dugu-ta, eta gure Euskalerriaren izen goragarria aintzatuko. Atozte euskaldunak, etorri yakintsuak; au baita egizko Yakintza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.