L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 20. zkia (1952-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

¿Bi rr ala r bakarra?

 

Orixe

 

Itxaso legorrak iraultza ez da alperrik izan. Ontian bertan izkuntza asko entzuten dira, ta ikasi nai dunarentzat abelera ona da. Legorrean, berriz, an ala, emen ola, izkera bera mintzaturik ere, bakoitzak ba-du bere tankera, itzak ebakitzen.

        Buenos Aires'tik Bolibi'ra igarotzean, beste gauza askoren artean, ikus zer auteman nun ango gaztel-erderari buruz: r bakarra luzatzean, s biurtzen zutela. Luzatzean diot, ez indartzean. Guatemala'n orobat.

                perro, carro, ropa

                pesso, casso, ssopa

                ss        ss        ss                        

        esan oi dute, edo obeki adierazi: perro, carro, rropa, bi letrak batean entzuten baitira. Naparroaz oroitu nintzan, an ere r s biurtzen baitute:

                s        s

                tres o cuatro

        eta aski garbi tses o cuatso. Berdin berdin Guatemala'n.

        Orra or r 'tik s etorri. Arana Goiri'k au jakin izan ba'lu, arrazoi au agertu zuken bere r bakarraren alde, gangarra gaiñean dula. Jakinkizun utsari begiratu ezkero, bi rr zaleek ez dute ezeren arrazoirik, "olako errik au egiten dula, gure zarrek ola egiten zutela" besterik. Edozer auzitan jakintsueri jara eman bear ba'zaie, jakintsuek r bakarraren alde atera dira. Fonetika gaiez mintzo diran artarako Revista guziek r indartsua egiteko r bakarra derabilte, gaiñean Sabiñenaren antzeko gangar batekin. Erri guzietako jakintsuek ortografi bakarra asmatu dute, bakoitzaren errikoarekin ongi ez ba'dator ere. Saia bedi nai duna r bakarra luzatzen, indarrik egin gabe, ta s entzungo du.

        Euskaldun landugabe, karamarro, jebo batzuen gauza ez da au. Ortografi internazionala da. Euskalerri guziak ontzat artu zeukan r ori, giñean gangarrarekin, kendu egin nai digute. Gerok ere ez omen dugu erabiltzen. Damurik! Irarkoletan ez baitute letra orren eredurik. Bañan eskuz ari geranean ez dugu ukatzen r bakar ori, ta gero bizkorrago aitortuko dugu. Atzerrietan ere, al dala, r bakarrari eutsi nai diogu. Orrela atera da Urte guziko Mexa-bezperak deritzon liburua.

        Elkar arturik geunden euskaldun guziok —¡ederki gostarik!—. Euskalzaidiaren bitartez; baiñan or etorri zaizkigu jakintsu usteko gazte batzuk, gure gauzeri muziñ egiñez, baztarrak nastera. ¡Alperrik ari dira! Bi rr oien alde arrazoiaren izpirik ez dute jakintsu diranez; ez ta euskaldun diranez ere, pakea egiñik baikeneukan r bakar orrekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.