L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 20. zkia (1952-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

"Gernika" itzaren sorkunaz

 

Lopez Mendizabal'dar Ixaka'k

 

Aldizkingi onen beste zerbaki batean gai au bera jo nuen. Gernika itza ereño'tik (erderazko laurel) ote zetorren? Uste onek neroni ere ez ninduen oso betetzen. Onelako gai zalletan orrela ibiltzen gera, azkenean bat edo batek egitako sorkuna arkitu arte.

        Geroztik beste iritzi bat burura etorri zait, eta auxen da: rr ots gogorra batzuetan rn egiten dala ikusi det. Erderaz ere or ditugu Herran eta Hernan, Ferran eta Fernan, Ferrando, Ferrandiz eta Fernandez, eta baita ere Ferdinandus. Eta euskeraz, burruntzi, burni eta burdin (ferrum'etik ote datoz?), Urriza eta Urniza; Arrotegi eta Arnotegi, Arregi eta Arnegi, Zorrotza, Zornotza eta Zorontza, Ierri eta Lierni, barren eta barne, Arraitz eta Arnaitz, Erraitz eta Ernaitz, Asparren eta Aizarna, Urraga eta Laurnaga, Berra eta Bernaola, Erronzabal (gero Roncesvalles) eta Erniozabal eta beste asko.

        Gernika itza ez ote zaigu bada etorriko Gerrika'tik? Biak Bizkai'an dira, eta batetik bestea ez urruti. Orrela ba litz Gernika'k esan naiko luke erderazko zarzal, euskerazko sasitokia.

        Lizarraga idazleak ere, bere Testamentu'an sasi bezela erabiltzen duen erro itza, nunai arkitzen degu, gure errian sasia aspaldian ugari izango bai zan. Ortik etorri dira, noski, Ernio, Ernaitza, Ernaga, Ernani, Berna, Ernape, Ernaola, Erneta, Ernieta, Ernalas, Ernataritz, Ernubieta, Ernin eta beste asko. Eta arro, erro bezela da.

        Onelako aldaketak ugari gure toki-izenetan arkitzen ditugu.

        Azkenik bada, orain uste degu Gernika eta Gernika bat dirala, eta biak ereñotokia ez, baizik sasitokia esan dezatekela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.