Alarguna ta bere semetxoa
Bera'tar E. M. Aba
Alarguna bizi zan etxe zar batean
aurtxoa zedukala lagun bakarrikan.
Lo-egiteko semea uzten zuen lurran,
ezpai-zuen gaixoak oe oberikan.
Gero alargun bera
aurraren ondoan
otzez il etzekion
etzanik jarzten zan.
Non-naitik lapurrak etxe-sartzen ziran
ta laster utzi zuten etxea soillikan.
Orrengatik biyoek zetzaten lur otzan
etzutelako beste leku oberikan.
Alaz ere bularrak
esnetsu zituan
amak ta aurrak esnea
edeskitzen zuan.
Gaitzak ez omen dira metaka baizikan
guregana eldutzen; ta orrengatikan
adizu, irakurlea, orain darraikean
gertari izugarria guztien artean.
Sugea ixil geldi
gabero igotzen zan
ta iñoren beldur gabe
jartzen zan erdian.
Andre-bularrak gero billatzen zituan
ta goxo goxo biyok ustu ondorean
andik irten ta berriz sartzen zan zuloan.
.... .... .... .... ....
Euskal-Erria maitea
dado iduri ortan;
esne tantarik gabe
bere bularrean,
ta gu... bere semeak...
etzanik lurrean.
|