L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 20. zkia (1952-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Amaren Itzala

 

Erkiagarre

 

Munduko bide ontaz

larri gabiltzala

maiz ahanzten dakigu

anaia garela;

gizonak, iraintzeko

ba du sen ergela

denon gain bego zabal

Amaren itzala.

 

  Amaren itzal eder

nik ahantz eziñai

ama galduez geroz

enea dut, miña;

anai artean iñoiz

asarre ba giña

itzal orrek birlotzen

kateak adiña:

 

  Itzal-zuhaitz orretxek

badu arnaria,

amaren emaitz denez

eme ta eztia:

Zuhaitz sainduak anzo

zitu berezia,

barkatutzen dakien

biotz-isuria.

 

  Euskal semeak dira

mundu bazterretan,

adu gogorrak ditu

elkar-urrunetan,

urbil ez egotea

badugu kaltetan

ez gauden euskaldunok

elkar asarretan.

 

  Badugu oraindano

Arbola maitea,

guztion bihotzean

zuzentza-bidea,

ta are badugu Ama

zoririk gabea,

gure lan eske dugun

Amatxo gurea.

 

  Gauden, bada, euskaldun

ta elkarren laztan,

guti ba gara ere

beti lehenean;

zintzoak sari duke

egunen batean,

bat gaitezen anaiok

Amaren aurrean!...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.