L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 20. zkia (1952-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Espartin churiak

 

E. Salaberry

 

Zuretzat erosiak ditut, semea, Hazparneko merkatuan,

Hazparneko merkatuan, espartin churiak, mahi kampokoan,

Puttikoz josiak, ez ziten izan, ez idor, ez dorphe zangoan,

Hura bezelako berze langilerik, ez baina gure herrian.

 

Zuretzat erosiak ditut, semea, Hazparneko merkatuan,

Hazparneko merkatuan, erne eta zalhu plazaren erdian

Ibil ziten lasterka, pilotaren gibeletik, zer oldarrean!...

Berze gazte nehori zorrik ukan gabe, gizonen aldean.

 

Zuretzat erosiak ditut, semea, Hazparneko merkatuan,

Hazparneko merkatuan, hari gorriz orgirik aphaintzekotan,

Dena kuskul arin, iduri baitute erlea kantuz goizean,

Chut, hurbil ziten berzekin aldarerat, Besta Berri egunean.

 

Zuretzat erosiak ditut, semea, Haparneko merkatuan,

Hazparneko merkatuan, ichil ichila nahi dutezunean,

Jo dezazun, mugaz berzalde, eni ez aiphatu gau belz heietan...

Hobe arrabots gutiren egitea, naski, mendi lephoetan.

 

Zuretzat erosiak ditut, semea, Hazparneko merkatuan,

Hazparneko merkatuan hautatuak churi, churien artean.

Ilhargia ere jargitzen delarik zilhar, lanhoen parrean,

Argi ditzan: nahi nuke andere gazte bat gure etchaldean.

 

Zuretzat erosiak ditut, semea, Hazparneko merkatuan,

Hazparneko merkatuan... Diote zu zirela Ameriketan,

Aberats izigarri... Bainan zure indarrak ez gorapenean...

Dira delako gochoetarik, hala behar zure adinean.

 

        .........................................................

 

Semea Amerikanoa, dabila emeki, ontasun haundian,

Urhe chena bi erhi zabal, nasai jautsia beheiti papoan;

Bainan bihotza haitz zahar egur bezain gogor egina barnean

Zer oihuak ez aditzen muthilek, Euskal Herritik jin berrian!...

 

Egun aldiz deneri ongi ethorri dago irri bat begian...

Lanho argal gainez gain, haren gogoa sarthu etche zaharrean:

Haparneko merkatuan, espartin churiak, daio amak erran,

Zuretzat erosiak ditut, semea, Hasparneko merkatuan!...

 

Ama hil berriak, zafratzen du seme gaitza, beha ez zenean,

Eta ederki nigar eginez, aphalik dio, zorigaitz pean:

Hazparneko merkatuan, espartin churiak, zure onezian,

Enetzat ez erosiren gehiago, Hazparneko merkatuan!...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.