L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 21. zkia (1952-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Kultur-Bidean

 

Ibinagabeitia'tar Andima

 

Euskera kultur-bideak barna sartzeko gaur bezelako eragiñik ez dugu gure elerti baranoan iñoiz ere ezagutu. Kultur-zelaia zabal eta muga-gabea da, giza-asmo ta tek-nigaren zedarriak diran ginoan. Ez genuen gure izkera oriaindik bear bezala bide orietan erabilli, gure artean, yakitez yantziak, beti ere erderaz baliatu izan diralako. Kultur itsasoa txairo ta zailu ebakitzeko, gure euskera bear bezela antolatzeko, eztabaida gaitza sortu da, gaitza baina benetan ernegarria dagoneko bere zitu opagarriak ematen asia.

        Baiezta ortatik saiets, bainan kultur-bideak barna oldartuz, aldizkari bakar bat ibili zaigu azken bi urte auetan, arlorik zabalenak euskeraz arrotuz. Aldizkari ortan iñun baño obekiago, euskeraren almena bulartu zaigu, euskal idazle azkarrenen arnas ta antzeak eraginda. Zenbait urte lenago amastu ere ezin gentzaken gaiak erabili ditute, taiuz, egoki, sakon ta argi. Bi urtetan, zazpireun orrialdetan, berreun idazlan eman dizkigu, yakintza, elerti, musika, olerti eta abar azaldurik. Itz batean esateko, euskerarentzat, idazle antzetsuaren eskuartean kultur-tresna gertatzen danean, ezinkizunik ez dagola argi erakutsi digu. Orra EUZKO-GOGOAREN irakaspen mardula, euskal-idazle guztiok yarraibidetzat artu genukena.

        Alare, ez dituzute bertan-bera uztekoak oxtian aipatu ditizuedan euskeraren inguruko egon-ezin eta gora-naiak. Egon-ezin orren aurreneko zantzua artikulu au bere orrialdeetan yaso didan GERNIKA'n azaldu zitzaigun. Aldarri aren otsa, burni-salda goriaren kixkal-indarrez euskal belarribelarri aunitzetan erori zan. Benetan oiu latz ta minkaitza; muñez gogor, azalez are gogorrago: "Euskera Euskalerriaren kultur-bide izan ledintzat" (Gernika, 14, 1951) Krutwig yaunaren idazlanari nagokio. Idazlan orrek, aintzira-zola leunean orotzen dan arkaitzak bezela, sekulako ekaitza eraiki du inguruan.

        Krutwig'ek, erdal-izkuntza guzien yarioari euskal atakak bete-betean irikitzea nai luke. Ez ote geiegitxo? Ala ere, idazle orren ustekizunen aitzinean ez daukagu zertan koldartu zertan uzkurtu. Ba diteke, agian, arrazoi pixka baten yabe ere izatea. Beñipein oiu zakar orrek, zenbait euskalari iratzartzeko almen izan dizu, eta ene ustez, ondoren'onik ere ekarriko du.

        Lenago garbizaletasunak urruti xamar eraman gindun. Urte zenbait ezkeroz, zentzun-bideak barna asiak gaituzu geienok beintzat. Oraingo ontan, Krutwig'ek garbibideak zapuiztera garamatzi, roman-euskera bati bide egiteko.

        Idazlan orren inguruan beste zenbait euskaltzalek azaldu asmo ta usteak yakingarriak dira. Villasante Kortabitarte Aitak zabalgo aundiagoa eman die oraindio Krutwig'en ustekizuenei bere liburutxo "En torno al problema del vascuence", ots, "euskel auziaren inguran". Praile gazte onek, bete-betean onartzen ditu gorago aipatu idazlearen euskera buruzko gogoetak. Ustekizunon alde yarri zaigu asmo garbienak eraginda.

        Euskera, euskotar guzien izkuntza nai luke, eta argi ta garbi dio praille, monja, apaiz, yakitun eta ez-iakinen gogobeteko izkuntza izatera eltzen ezpada, ez duela gure izkuntzak aurrerapiderik ere izango, ez dala iñoiz itotzen digun erderaren atzapar zorrotzetatik yaregingo. Euskotar guziena izan dedin ordea, euskerak kultur-tresna gertatu bear du. Ortarako, onek ere, erderatiko kultur-itz guziei gure ateak zabal ta ederirikitzea onarzet du.

        Omaetxebarria bildurrez agertzen zaigu "Esperanto o Vascuence" idazlanean, Villasante'k diona aurrera erameten baldin ba'dugu, ez ote dugun gure euskera volaptik edo esperantu biurtuko, ots, giro ta arimagabeko izkera utsal.

        Ondoren Mokoroa'tar Justo Mari Aitak (Ibar) ere erantzun luze bat eman dio Villasante-Kortabitarte'ri "Carta semi-abierta" deritzan eta eskuz-esku ibilia dan idazlan yakingarri batean. Mokoroak, Villasante'k egozten dizkion zenbait gogoetaz bere burua garbitu nai du. Bidenabar, aren idazlanari ere yardespen egokia damaio, neurriz ta gainera yakintsuki, euskeraren almenak oraindik ezagun ez ditugula, bear bezela erabiltzen ere ez dakigula azaldurik, zenbait aldiz, erderaren laguntza gabe euskerak kultur-asmo garaienak egoki asko adieraz ditzakela nabarmenduz.

        Arrezkero, Villasante'k beste lan mardul bat argitarazi du Omaetxebarriari erantzunez, argumentu pixuz bere usteak sendotuz.

        Aitatuez gainera beste idazle zenbait ere etorri zaizkigu, Krutwig'en aitzi edo alde, berein aldizkaritan. Zenbaitek, lenago onartuko ezgenituen bideak ere, euskeraren eraberritzeari gogozkiola, aintzat artu ditute. Beaz, Krutwig-Villasante'n usteak eragiñik izan dizutela esan diteke. Ona emen, "Aspaldiko" otsandikoak EGAN (4,1951) aldizkaritxoan diona: "Beste gauza batadierazi nai diogu Krutwig jaunari: Teknika itzak eta ain maite duen goi-kultura itzak griego, latin edo bear bada jerman sustraietatik artzea bearrezko da. Iñork gutxik ukatzen du ori gure artean. Baiñan eukal-itz jatorrak izan eta arrotzak erabiltzea ez derizkiot bidezko".

        "Aspaldiko"ren aitorra garrantzi aundiko duzute, senez ta neurriz beteriko idazle azkar baten gandik datorkigulako.

        Aurrera baño len, kultur-bideak barna euskera sartzeak auzirik zail ta korapillorik askatu-gaitzenak aurkezten dizkigula esan bear dizutet. Alare, Luis Mitxelena'k zentzu aundiz idazten duanez, "nai ta ezkoa dugu, euskal-literaturari gere eskulanez edo gere gogo-onez lagundu nai geniokenok gere burua aztertzea" (Egan III, 1951), aztertu ondoren biderik egokienak aukera ditzagun iñoiz ere saiestu gabe bideok barna ibiltzeko. Etzaigu komeni, iñola ere, gure euskal zelaia naspillagotzerik. Euskeraren batasuna aipa nai nizueke, labur ordea, auxe baita len-bai-len garbitu bear dugun auzia. Bestela, beti ere, nora-gabe eta aztamuka billiko gera.

        Izarpean ez dago izkelgi gobeko izkerarik. Izkera oro, inguruan izkelgiak ditutel bizi dira, marrubi-landara landaraxkaz inguraturik bezela. Ala ere erri guziek izkelgi orietatik bat bereizi dute aren inguruan kultura yauregia eraikitzeko. Alemani, Prantzi, Españi, Itali eta erri geienetan ere, orixe egin dute. Katalunian, Institu des Estudis Catalans'en bitartez, beste ainbeste egin zuten oraindik urte asko ez dirala. Breiztarrak ere izkelgi bakarra aukeratu dute beren liburu eta idazlanetarako. Oiek ere, oraindik oraintxe artua dute asmo ori eta esan didatenetik, Bretaña'ko apaizak izkera bakar ori erabiltzen asiak dituzute beren elizetan.

        Euskaldunak ordea eztabaida garrantz baten inguruan ibilli ondoren batasun biderako asmoak artu genitun, biderdian gelditu ba'gera ere. Gipuzkoa'ko izkelgia lanbide ortarako onartu genduen. Izkelgi bat onartzeak ez du esan nai, yakiña, besteak ito bear ditugunik, ez noski. Baña bai bat ori gere agiri lanetan, argi-lanetan bates ere erabilli bear dugula.

        Oraingo ontan aldiz, Krutwig'en eskola berrikoak gipuzkera zapuiztu ta lapurdiera onartu dute orainarteko batasun bidea ere puxkatuz. Beranduegi nere ustez. Bide ortatik yarraitzeak gure arteko naspilketa ugaritu besterik ez dizu egiten. Gipuzkera, geienen aburuz, izkelgi bakartzat autu ziguten, arrazoi asko zeudelako izkelgi orren alde. Azkue, Olabide, Orixe, Zaitegi, Altube, orañarte izan ditugun idazle yator eta azkarrenak, bide ortatik oldartu zitzaizkigun. Bost aiaptuetarik bat ere ez duzute gipuzkoar, izkelgiz beintzat. Argi ikusi zuten ortik zetorkela yareibidea. Nik ere aspaldi artu nizun gipuzkeraren bidea, naizta gipuzkoar izan ez. Zertako zapuztur bear ote dugu bide ori?

        Izkelgiz gipuzkoar yaio diranei oartxo bat egin nai nieke bukatu baño len. Gipuzkoarrak erakutsi digute ontan ere targorik zoroena. Akademiak aspaldi erabaki zun aditz laguntzallean DUT, DUZU ta urrengoak erabiltzeko, det eta dot'en ordez. Orra, gipuzkoarrak oraindik agindu aditzeratara malgutzeke; beti ere beren zorigaiztoko DET erabilki agertzen zaizkigu: orrela Etxaide, Aspaldiko, Mitxelena Salbatore, Lopez Mendizabal, Amillaitz, Antxeta eta abar. Yaunak, zuek ere ikasi ezazute zuenetik zerbait uzten batasunaren onerako. Besteok askoz ere erauzketa aundi ta mingarriagoak egin bear izan ditugu zuen izkegi ederrari indar emateko.

        Orra nere ustez, euskal izangoaren ardatza: BATASUNA, eta batasuna au gipuzkoa'ko euskeraren inguruan osotua. Yo-muga ortara iritxiko geranean ez dukegu iztegi auzian eztabaida aundirik. Kultur-terminak berez, aren baranoan bildu al izango ditugu, ortan ere guziok batera yoaz, berez, aren baranoan bildu al izango ditugu, ortan ere guziok batera yoaz, aipatu terminen antolabide egokienak autatuz, zugurtasun eta arduraz.

        Ez duzute ez astantzekoa Bilbao'tik datorkigun argi berri ori, arretaz eta arduraz aintzat artzekoa baizik. Orratx, labur, nere irtxi eskaxa.

 

París'en, 1952-VI.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.