L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 21. zkia (1952-urria/abendua) —<gern2100>




 

 

Bi erri zar

 

Muxika'tar Kindin

 

Afrika ta Europa'ko bi erri zarrenak nola bizi diran esatera goaz.

        Afrika'ko oso gutxi ezagutzen dan egoaldeko errialde batean, bi gizon zuri ikuslari, P. J. Scheoman irakaslea bat eta J. W. Naude ertzain agintari izandokoa bestea, afrikar lenengoetatik datozten bertako narrugorrian bizi diran orinabar txikiekin adizkidetu naiean ibill dira. Beren asmoa, amaitzera dijoan gizatalde orren alde zerbait egin ote liteken ikusteko izan da.

        Afrikar gizon karxkartu auek, aspaldi, Abisnia'tik Kago'raño sakabanatuak, gaur, Kalahari'ko 150.000 kilometro'ko lurbakarrean, Rhodesia'n eta Orange ibaiaren ondoan, beren egunak botatzen dituzte.

        Talde onek, batez beste, luzetasunean metro 1 eta 35 ditu. Ba dira 1 eta 50 izaten dituztenak ere, bañan 1 eta 40 izan ezkero, gizon luzetzaz jotzen da. Sekula ez dira garbitzen eta eltxoeri iges egin arazteko koipe txar batekin igurtzitzen dira. Botatzen duten usai txarrarengatik, ikustera joan diran gizoneri beren artean ibiltzea ez zitzaien izango oso atsegin.

        Salletan biltzen dira, beti 50 etik gutxigotan, eta beren bizilekua, sasi tartea izaten da. Beren antsiñakoen gogoeri agurka egiten diete, bañan Jainko'aren izatea erabat artu gabea daukate, ta ildakoak illargira joaten eirala uste dute. Noizbait aterpetik egiten ba dute, osto ta adarrez, tximuen antzekoak egiten dituzte.

        Lurra lantzen ez dakite. Lenbiziko gizonen antzera, eizetik bizi dira. Azkona jaurtitzen dutenean, edenak ill arte, aberdearen atzetik bide luzean joateko oso iaieak dira. Eizea erortzen danean, sendiarengana, gosea kentzeko, geienetan erdi usteldua ta elbiz betea eramaten dute. Legorte aldietan, gose ta egarriz, asko iltzen dira ta agun estutuenetan, jateko, aurtxikinak iltzen dituzte. Bultzaka bultzaka, pakerik gabe, baztartu, gutxitu, kaxkartu, guziak amaitzeko zorian ipintzeraño ereman dituzte, ta orain lagundu egin nai dietela esaten dute.

        Pizti gaiztoenak baño okerrago bizi diran afrikatarren bizitzak, benetan arritzen gaitu. Oitura itxusi batzuek esan ditugu, orain beste ederrogoak esan nsi ditugu.

        Europa'ko erri zarrena, Euskalerria da. Gure baserrietan baño sendi zuzenagorik, txukunagorik, nunbait arkitu al liteke? Ez degu uste. Baserria da pakezko etxea; ez biotz ederraren ordez, diruak apaintzen duen jauregia. Baserriko jaunak —lurraren lagun na, gerria makurtuta atxurrakin lanean bere kopeteko izerdiz lurra gizentzen dakina—, otorduetan, sendiarekin maira eserita. Aita'ren egitean, ez al du Alguztidun'ak nola bizi bear degun erakustera bialdu zingunaren antz aundia? Gaur, uri aundietako dotore jantzitako jakintsuak dirala esaten digutenak; asmo okerrak gezurrez apain estaltzen ongi dakiten itzjario ustelak, geiegikeriz urrutiegi dijoaz. Baserriko jaunen ezpañetatik ez dezute entzungo gezurrik.

        Gure baserrietako amonak bezin gozo gozo, nun abesten zaio seaskan aurrari?

        Atxurrakin lanean, segalari edo aizkolari, astegunetan, pelotari edo dantzari trebe, jaietan; bertsolari, abeslari, euskera beti ezpañetan; nun mutil ederragorik? Baserritik igesi errira dijoan mutilla, urtez betetzen danean ez da izango baserriko aitona bezin maitegarri. Mutil ori, arlote bat, batzuetan; soñez dotore jantzitako a'tzerritar edenez kutsututako bat bestetan; euskaldun lore ederra, aberri arentzat, galdua izango da geienetan.

        Eta errira joanda, auskera uzten duen neska, ene...! ene...! nungorako bidean ipintzen da! Nolanaiko zine ta gauerdiko dantzak, etxekoandre obea egingo al dute?

        Euskera galtzen dan etxeetan, gure oitura ederrak aztu egiten dira. Gure mintzaera ederra apaintzen eta zaintzen biotzez, lan egin bear degu. Euskalerria ospetsu, euskerak egin zun. Euskadi'ko baserrietako bizitzaren arnasa, itzali gabe, lurretik zerura, euskeraz, beti ederra izango da, ta gure erri guzietan, apaiz eta alkate, euskera'ren lagun nai genituzke.

 

Buenos Aires, 1952-VII-52.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.