Aberri-izkuntza-abendaren oñarria
Norbert Tauer
(Aurtengo Euskararen Egun'erako)
Nere adiskide maite-maitea den Fagoagá tar Ixidor jaunak eraginik GERNIKA'rado lerro batzuek idatzi, ez nintzan luzaroegi zalantzan egon nolako gai aukeratu bear nuke aldizkari eder onetan nere lankidetasuna asitzeko.
Nere ustez euskotar guzientzat gauzerik garrantzitsuena da galtzorian dagoen gure euskera zarra gaizkatzea. Orra zergatik nere lenengo irakurgai au ustiatzen dedan euskera goratzeko eta berarenganako maitetasun euskotar zintzoen biotzetan piztutzeko.
Ez da ukatzekoa aberri izkuntza dela abenda bakoitzaren onarririk sendoena eta bide batez beste abenda guzietatik bereiztea duen zeingirik argiena eta orregatik arbasoengandik artutako deairik baliosena.
Mundu ontako gauza guziak bezela izkuntzak ere goraberak izaten dituzte. Ongi dakigu lenago txit edatuak ziranak orain illad dira, adibidez latera bezela. Beste batzuek iltzorian zeudelarik abertzale onen geldigabeko lanaren bidez bizi berrira iratzarri dira.
Izkuntza baten berpizkunde arrigarriaren eredu bat irakurleei begi-aurrean ipintzeko nere abendaren izkuntza aipatzen det, Eun berrogeitamar urte edo dirala txekoera galtzorian arkitzen zan. Azkeneko orduan bospasei abertzale Puchmajer izeneko apeza buru zutelarik asmo merezigarria artu zuten zorigaiztoko egoeran zegoen aberri-izkuntza berpizteko. Astean bakarbakarrik lan orri ekin bearrean zeuden, beren aberkideen, artean ulertzea etzuteko arkitzen. Egun batez Puchmajer en etxean bildurik zeudelarik, abertzale zintzo arrek, txekotarren zabarkeriaz mingoztuta, itz oraigarri oyexek esan dizkie: "Gela onen gana bera eroriko ba-da, gurekin abenda osoa emen lurpetuta geldituko da". Ala ere, Jaungoikoak bedeinkatu de lan txalogarri au eta gizon sutsu oei baita ere beren jarraileei esker gure izkuntza loraldi osoan dago.
Beren izkuntza bakarra den euskera euskotar guziak biotzbiotzetik maiatu bear dute eta aren aldez etengabe lanegin. Zoritxarrez, euskotarren artean asko ta asko dira beren izkuntzarentzat zabarkeri aundia erakusten dutenak. Euskeraren ordez erderaz beti itzegiten dute eta euskeraz ez dakitenak ez dira liatzn euskera ikasi dezaten. Beste askok txikitandik euskera jain arren, ez dute geroago euskeraz itzegiten ez idazten eta onela emeki-meki erdeldun utsak egoten dira.
Egoera au txit illuna da euskaltzale guzientzat, Euskotarrak zabarkeri au ainbat lasterren utziko ez ba-dute, abertzaleen lana alperra izango da. Oraingo egoera iraungo ba-da euskerarentzat gaizkabiderik ez dago.
Zabarkeri onek euskaltzaleen biotzak oraindik geyago atsegabez betetzen ditu ikusten dutenean nola euskal-idazleak eta olerkiak batik bat beren lan geyenetan goresten ari diran euskotarrengan beren izkuntzarenganako zaletasun sutu naiean. Euskeraren maitetasun sakon au euskal elerti guzian zear urrezko ari bat bezela edatzen da. Euskal-elertiaren asteastean liburu jakingarri bat agertzen zaigu: Detchepare'n Linguae Vasconum Primitiae edo euskeraz Euskeraren astepenak. Guziok badakigu liburu au lenengoa zala euskeraz idatzita zagoena. Liburu onen gogo nagusia da beste euskaldunak euskeraz idatzi eragitea eta onela mundu guziari irakustea "francesa eta beste izkuntzak ez dirala euskeraren parerik".
Detchepare'n aupada au ez da alperra gelditu, banan oiartzun zolia izan du Euskalerri osoan. Aberriaren eskualde guzietan euskeraz idazten duten gizon jakintsuak agertzen dira eta guztien artean Auñamendi'ko alde ontako Euskalerrian Axular ta Oihenart eta beste aldekoan Larramendi, Mendiburu ta Cardaberaaz ezagunenak dira. Gizon ospetsu oyen lan merezigarria eskeronez beterik gogoratu bear degu eta Cardaberaz en itz eder eta itxaropenaz beteak "Euskera buru jasotzea Jaungoikoak nai du" inoiz ere aztu.
19'garren mendeko lenengo erdian Euskalerriari zorigaitz aundi batlege jatorren galtzea-gertatu zitzaion. Bere burujabetasuna galdu ondoren aberri-izkuntza ere galtzorian zegoen. Bañan denbora illun artan Cardaberaz'en itzen egi sakona agertzen da: Jangoikoaren laguntzaz Euskalerriaren zati guzietan beren aberria ta izkuntza maite dituzten gizon sutsuak euskeraren aldezko lana asi dira. Kampion dar Artur aztu-ezinak aberriaren eta euskerarenganako su biziak iratzirik, Euskalizti bikain bat |Gramática de los cuatro dialectos literarios del Euskera| izenekoa argitara eman du. "Euskal-erriko seme on prestuei" lan ori eskeniaz, aberkideak euskera ikastera akulatzen ari da urrengo itz ederrekin:"Zuen lege zar beneragarriak galdu ziñituzten atzo. Ez itzazu, arren, galdu orian zuen izkuntz paregabea lotzez beteko zaituzte galtze orrek Jaungoikoaren eta Kondairaren aurrean". Beste lagunekin Iruñan "Asociación Euskara" izeneko lagunarte abertzale bat irasi zuen. Lagunarte onek merezi aundi-aundiak irabazi zituen aldizkari bat argitaratuaz eta euskerazko lore-jaiak antolatuaz, Elizondo'ko lore-jaietan sariztatuko Arrese ta Beitia tar bertsolari argiaren "Ama euskerari azken agurrak" deitutako olerkiak orduko euskaldunen biotzetan euskerarenganako sua pizturik egillea abertzale guzien oleraki mina egon da. Iruñako lagunartearen antzera Euskalerriko beste urietan idurikoak sortu dira eta guziak asmo berdin-berdina izan dute: galtzorian zegoen izkuntza berpiztu, 19'garren mendeko idazleen lan illezkorra Arana-Goiri tar Sabin'ek asitako eusko-pizkundeari onarri sendoa ipinio zion.
Ezdago tokirik olerkari guziak neurtitzetan euskera goratzen duterik onenean erakutsiko dute toki guzietan eta euskaldun guzietan euskeraz ederra Zerbitzari'k idatzitako "Bizi dadin eskuara" Oxobi'k ondutako "Gaiten eskuara mintzo" eta Juregi'tar Koldobika'ren "Bai Erri Gaxoa" izenekoak erakuskiak bezela emen ipintzen ditut.
Olerki oyen guzien elburua auxe da: Euskotarren gogoetan euskerarenganako zaletasuna sutarazi. Euskalerriaren semeak zaletasun au erarik onenean erkutsiko dute toki guziean eta euskaldun guzietan euskeraz itzegingo ba-dute elkar-idazten euskera ere beti erabiltzeaz, Onela euskera euskotar guzien izkuntza bakarra egingo da eta berari dagokion tokia artuko du.
Euskotarrak beti gogoan euki bear dute euskera ilko ba-da, ilko dela Euskalerria ere, euskera galduko ba-dute, guzia galduta dagola.
Praga'tik.
|