L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 22. zkia (1953-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Letsunak

 

E. Salaberry

 

  Letsunak, lerro, lerro,

  Zeru gainez gain badoatzi lerro...

  Eta haur gazteak, lur tokilo-iztil huntan,

nahi ala ez, baitu erro,

  Jauzika emeiten da heien ondotik, eite baitu

sortu berri marro...

  Indar kechu batekin lotua oihuari: lerro,

lerro, letsunak lerro.

 

  Hats hantua hurbiltzen zaio aitato maiteari,

haren eskuan emanez eskuak...

  Bethi ere aiseago chaharreri galde egitea

jakin nahi berriak...

  "Erradazu, norak bada doatzi lerro lerro letsunak,

  Sega hautsi, kalaka kantu bat, egiten duelarik

heien mosko luze lepoak?...

  Ez dakit zer arrapostu, erdi jakinean, bilhatzen

  duen haren asmu-gogoak,

  Bainan ikas-tegian ez ditu behin ere haren soak,

  Hala goaitatu, erakaslearen jakinsun ezpeinak,

  Nola orai aitachoren, hortz gabe ahotik, algizekotan

  diren argi solasak...

 

  Haurra, daio ihardesten aspaldiko gizon zuhurrak,

irri gocho bat ageri,

  Norat ibilki diren letsunak, ihes jo beharrez neguari,

  Salhaturen dautzut: nik ere hori zor ene aitaren aitari...

  Ohartu zirea, aste huntan, horma lauza haundi bat

duela zeruak iduri...

  Arrasa churpail histu bat, hartan kokatua, iguzkiak

emeiten gure begieri?

  Juhan, juhan dira letsunak, chuchen hego aldeari:

  Han beroak ahurka botatzen baititu loreak

zelhai mendieri...

  Han neguak, ez pochulurik emeiten arbol izerdiari,

  Ardinak, zorigaitzez, zeinetan bezala, ene odol hoztuari...

  Agur egizu, boneta eskuan, hain urrun ausartatu,

bide-gaitz hartzaleri!...

 

  Haurra dago ichilik, bainan senditzen du, ophil

gogor egiten barnean bihotza...

  Eta gauaz hartzen dute ikhareak: inharrosten, nola

galernak hostoa.

  Iduri zaio, jalgitzen direla, Pettan eta Mañes,

Ystebe eta Piarres, lerro lerro, herritik lasterka...

  Haizea zaldi, esku idekiak hagal kurritzea,

  Zer, arrangura gabeko adinaren, ezin erran loria!...

  Bainan ametsa

  Usu mentsa...

  Yatzartzen da, amak ongi bildu mihisez inguratua,

  Heien liho hariz eho oihalaz, itzuli estekatua,

  Eta emeiten da nigarrez, heia gau ilhunean

ageri de letsun galde oihua,

  Gain somerrari buruz, zeruari barrandan beharria!...

 

  Letsunak lerro lerro jalgitzen lanhoen barnetik

  Nigarra, chorta chorta lerratzen samin, haurraren

betespal hetsitik...

  Orobat, zer jan lezake jendeak, laborariak ez

balitu ildoak idekitzen ildoen parretik!...

  Zoin goibel ez litake mundua, fededunak ez balu

othoitza emendatzen othoitzetik,

  Bai eta ere bersulariak hitza jauzarazten hitzetik!...

  Eskualdun gizona, ez sekula ahalge izan, aho

haundi harolarien erditik,

  Aithortzeko haur, nigar egin duzula, lerro lerro

dabilzan letsunen ondotik.

 

St. Francois Xavier. Ustaritz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.