L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern2300>— Gernika. 23. zkia (1953-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Gernika'ko arbolaren urtemuga

1853 - 1953

 

Aspaldiko

 

Iparraguirre'k lenengoz Madrid'eko kafe-etxe batean "Gernika'ko Arbola kantatu zunetik aurten betetzen dira eun urte.

        Aiek urte naasiak izan ba'ziran, oraingoak ez ditugu lasaiagoak.

        Ordua, 1853 inguruan Karlisten gudatearen ondoren Euskal-Erria eroria, lur jota gelditu zan. Gaur, 1936 geroztik Euskadi dalakoa argal, zapaldu ta betiko elbarria dagola esan diteke.

        Azaletik begiratuta ba-dirudi gure erria au aberastu dala, lantegiz, bete, ondasun eta diruz indartu zaiguna eta etxez eta jendez ugaritu. Bai ordea euskaltasunez urritu ere.

        Euskal seme sutsuenak erbestera bizi izatera beartu dira ta bitartean gure Erria arrotzez bete zaigu. Kampotarren etorrera batetik, gure zorigaizto ta zabarkeriak bestetik era errukarri ontara ekarri gaitue.

        1853'garren urtean Iparragirre'ren deadarrak aldi artako Euskal-Erria zerbait piztu zun. "Gernika Arbola" kasutu zitun biotzak. Fuero-zaleak, gaurko lege-zarren aldekoak bide artatik jarraitu zuten. Alperrik ordea. Etsai berak menperatu gaitu eta ez dakigu nola jaso burua.

        Au da egi garratza.

        Orduan eta orain karlista aundi-maundien saldukeriak ondatu gaitu eta ontaz gañera gudateak ekartzen ditun aldakuntza izugarriek. Oni batzuek aurrerapena deritzaie. Ez ote da obe atzerapena deitzea?...

        "Abertzale" izeneko asko ere ez daude obenik gabe batik bat euskera arazoan. Losintxax estaltzea kaltegarriago izango litzaiguke. Bakoitzak aitor dezala "ni pekataria" esanaz, eta damua arturik. Bestela etorkizun beltza gurea. Ez daukagu berealagoan "azkatasun eguzkia" ikusterik.

        Erro-errotik gure griña okerrak itzaliaz, gure euskaltasuna indartuaz eta etxean eta kalean adiskide ta seme-alabai erakutziaz itxaropen argi izpia ageriko zaigu berriz.

        Ea Gernika'ko Arbolaren pean alik eta euskaldun geienak biltzen geran.

        "Platonkeri" utsa dala ori, nortaitek esan lezake. Etsipen garaiean, ez da bide oberik.

        Iparragirre'k gizon bezala utsegite aundiak izan zitun. "Gernika'ko Arbola" ordea euskaldun guzientzako ikur eta sendagaitzat utzi zigun. "EMAN eta ZABAL ZAZU" ren "mistikak" salbatu genitzake oraindik. Euskera bedi gure ispillu ta izkillu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.