L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 24. zkia (1953-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Etumeta'ko basajauna

 

Lopez Mendizabal'dar Ixaka'k

 

Udarako artsalde bero bat da. Ernio mendian, Zelaitxikiko belardietan, artxaitxo batek bere artaldea zaintzen du.

        Ontan, urrutian, Basojaunaren oinkada-otsak entzuten dira, eta, bildurtuta, mutiltxoa arkaiztartean ezkutatzen da.

        Basojaunak iñori kalterik ez omen dio beñere egin. Bañan bera ikuste utsak ere, edozeñi bildurra sartzen dio. Sendioa, indartsuz bizkorra da. Bere ezker-eskuan makil aundi bat darama, eta eskubian aizkora zorrotz bat.

        Bera basotik igarotzean, adarrak eta zuaitzak ere autsita erortzen dira, eta askotan tximistak eta turmoiak laguntzen diote. Bere inguruan sei edo zortzi basurde berarekin beti joaten dira.

        Ala ere Basojauna ez da gaiztoa. Bañan adar-austearen otsa entzuten ba dezute, Basojauna da. Aizeak leioko zirrikituetatik sartuaz egiten duen txistua entzuetean, Basojaunaren oiua da. Gau beltzean mendiz mendi dijoan irrintzi zorrotz bat entzutean, Basojaunarena da. Zuen atzean oinkada-otsak, ondoren norbait ba letorke bezela, entzutean, Basojauna da.

        Eta andik laister Basojaunaren irudi sendo ta indartsua Zelaitxikitik igaro zan, artzaitxoa bildurrez zegon bitartean.

        Bat-batean tximits batzuek erori ziran, eta turmoiak, ondoren, mendirik-mendi beren ots ikaragarria zabaldu zuten.

        Bañan Basojauna urrutiratsean, laister mendiak ixildu ziran, eta bereala mendiazpian zegon erri txikiko elizatxo baten joaleak ots egin zuten, illuntzeko "Agur, Miren" esatera eskatuaz.

        Artzaitxoa, orduan, bere ezkutatokitik irten zan, eta, bere ardiak bilduaz, abesti au abestu zuen:

                "Arranoak mendietan

                arin dabiltza egaletan,

                gu ere len guren errian

                nausi giñan aspaldietan.

                Bañan orain, zorigaiztoan,

                negarra degu begietan".

        Abestia bukatzean artsaldea ere erortzen da. An, urrun, mendiartean, Basojaunaren oinkada-otsak gero ta ixillago entzuten dira. Gaba etorri da, laister guzia ixilik geldituaz. Eta urrutian, Basojauna, bere basurdiekin, baso beltzean sartzen da.

 

        (Erabili diran abestiak oek dira: Ene arrerosteko; Atzo tuntun, gaur tuntun; Mertxikaren lorea eta Arranoak bortietan).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.