Eskuara oi Eskuara!
Iratzeder
Eskuara, oi Eskuara! zutan da gorderik
Mendez mende egoki Eskualdun, gogoa,
Ez baitzaioke hurbil kanpoko gezurrik,
Eskuara, Eskuara, jalgi hadi kanpora.
Eskualdun gaitzen kharra, amaren gochoa,
Itsas, mendi azantzak dauzkatzu, Eskuara!
Zu zare Arbasoek utzi hats beroa...
Eskuara, Eskuara, jalgi hadi kanpora.
Begiratzen gaitutzun mintzaire chaharra,
Gazteen bihotzetan dena su ta soinu...
Pil pil ari zareno oro salbu dira,
Eskuara, Eskuara...
Kanpozale baikira geroak lazten nu,
Bainan itzal litake arrotzaren menta
Doakizun jauntzia gaurgaiti bazinu...
Eskuara, Eskuara...
Ez egon ilhunpean; zato jauntzi-keta,
Urhez eta iduzkiz beztiko baitzitut...
Ager zaite, Eskuara, chuti ordu baita.
Eskuara, Eskuara...
Argi zirrintan ganik bilduko dauzkitzut
Loreak, hitz beroak ta zeru pindarrak,
Nere bihotz pil-pirez josiko baititut.
Eskuara, Eskuara...
Ager zaite, Eskuara, utz. philda zaharrak.
Emazu ba soinean jauntzi khartsu hori,
Gaindi egiten baitaut nere gazte kharrak.
Eskuara, Eskuara...
|