L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 25. zkia (1953-urria/abendua) —<gern2500>




 

 

Jakitea ona da

 

Muxika'tar Kindin

 

Neke aundirik gabe, atseden gozoan, gure bizia nola luzatu liteken, Judith Churchill'ek idatzia, "Selecciones"'en irakurri det. Jakin zagun zer dion.

        Neke gutxigorekin lan obea egin nai ba dezu, ondoren esaten danetan dagon egi edo gezurra jakitea on izango zaizu. Bakoitzatzaz emen esaten dana, bizitz-izate ta gogo jakintsu gizonen urte askotako saiatzearen ondorena da. Beren iritzia, gauza batzuetan, askorena ez bezelakoa da.

 

Bazkari ondoko lotxoa, iru orduko loa bezela da.

Egia. Otordu ondoan lokuluxka bat egiten ba degu, gauean lo gutxigo egin bearra izango degu. Goizean esnatze aurreko iru orduko loa bezela izaten dala, gizon ikasiak esaten dute. Ordu gutxitan lo egiten naikoa zaiela arro esaten dutenak, geienetan, otordu ondoren lo egiten dutenak izaten dira.

 

Lo luzeak baño nai bezela atsedentzeak on gehiago egiten digu.

Egia. Egote baretsu batek, 100'etik 80'ik añeko on egiten digu. Lo ezin eginduena, ordu gutxitan lo eginda ere, gañerako orduetan bare egon ba da, goizean atsedendua arkituko da. Bañan, lo artu eziñak ernerazten gaitulako, lo ezin egindakoak atseden au aldi gutxitan lortzen degu. Burueragite orrek berak loa kentzen digulako.

 

Uskeriak askotan naigabe aundi batek baño gehiago aultzen gaitu.

Egia. Geienetan, beren uskeriarengatik, egunetik egunera aultzen garaman burueragite estatua, ezin jakin izaten degu zergatik. Sarritako asarreak, ituteak bezela pitinka zaurituaz, berdin berdin aultzen gaitu. Bestera, garrantziko aldi larrietan gure altasun eta indar guzia batean agertzen ditugu ta ekaitza igarota ozkarbia bezela adimenean argia bereala ikusten degu.

 

Langille onena irriki aundienekoa izaten da.

Gezurra. Edozein eginpenetan, bare bare lan egiten dutenak obeta lan egiten dutela, gaia ikasita beti ikusi izan da. Agurogi naiak, ez digu ekartzen onik. Irrikizko zalapartak, indarra kenduta, egin genezakena gutxitzen du. Bare bare ta arauz egindakoetan, lan obea egiñez, indar gutxigo galtzen degu.

 

Oñak goiak ipintzeak atseden ematen du.

        Egia. Oñak gorantzean dirala anka luze etzanda, egunero 10 minutuko atsedenak, odolaren ibiltzea biziagotuz, indarberritzen gaitu.

 

Jolasketa bareak atsedenduago uzten gaitu.

        Ez beti. Atseden luze baterako eseritako jolasak, urrutikuski ta irrati bezelakoak, alde batera uzteko ta adimena ta soña batean eragin arazten dizkigunetan saiatzea obe dala gizon ikasiak esaten digute. Baratz lanean, kirol edo geran gure gogoko beste zerbaitean saiatzea obe da.

 

Egunaren amaitzean artzen dan erabakiarekin ez bat egin.

        Egia. Esan oi dan bezela, oldozteko, burukoari eraspentzea ona da. Nekeak baldar samar ba gauzka ere arratsaldeko azkeneko orduetan baño goizeko lenbizikoietan gure adimena argiago egotea ba liteke.

 

Erostean txindi geiegi emateak nekeak ekartzen ditu.

        Egia da. Gauza bat erostean al degun baño diru gehiago eman bearrean jartzen ba gera, oñazgarri bat sortzen zaigu. Ezin eramanak, gure soñari, indar aundiegiko edozer lanek añeko kaltea egiten dio.

 

Goiz oera ta goiz jeikiltzen danak lan obea egiten du.

        Arau au ez da utseziña. Ontan bi erako notiñak izaten dira. Eguneko lenengo orduetan lan egiteko obeto gertuak daudenak (gaueko lenbiziko orduetan obeto lo egiten dutelako), ta arratsaldeko edo gaueko lenengo orduetan lanean al duten guzia egiten dutenak (goiz aldean obeto lo egiten dutelako). Bigarren tankerako notiñ aueri obe zaie berandu jeilki ta berandu lan egitea.

 

Ibiltzeak baño gehiago nekatzen gaitu zutik egoteak.

        Egia. Gabiltzanean, oñak txandaka atsedentzen dira; zutik geldik gaudenean, bi oñak batean eusten diote soñari. Gañera, zutik zai egoteak, aspergarri dalako, geiago nekatzen gaitu.

 

Gauz asko egin bear ditugunean, egin ditzagun neketsuenak lenbizi.

        Obe da. Gure gogo gutxienekoeri eldu zaiegun bizi bizi lenbizi. Lan gogor bat geroko uztearekin bi neke eraman bearra bakar bakarrik lortuko degu: bildur izatea ta egin bearra. Bestera, zallena lenengo eginda, gañerakoak, errezagoak, alaiago egingo ditugu.

 

 

Buenos Aires — 1953 — Garagarilla — 5.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.