L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<igel0100>— Igela-1 (1962-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure mitologia

 

        Mars jainkoa

        Leen erremedioa. Burrukarako gustua, basakeri eta oitura salbajeak galtzen ditu, barrabillak mozten badizkiotzu (ollarrari). Beraz nere jaun maiteak, gerra eta borroka itsusiak gizonen artetik galdu ditezen, badakigu zer egin.

        Bigarren erremedioa. Gizon guziak ilik ikusiko direnean ez da gudurik, ez gerlarik geiago izango. Baina nor izango ikuslea?

        Irurgarren erremedioa. Alkar maita ezazue, esan duen, Kristoren gatik Kurutzada odoltsuenak egin dira eta heretikoak eun millaka il. Guk —IGELA-n— elgar gorrota, elkar higuint ezazue, doktrina bezala erabilliko dugu eta zuek kontrarioa egingo duzutelakoan, hola erabagi eta deliberatu dugu egitea.

 

        Venus jainkosa

        Parabisuian nahi e'nuke, emazterik ezpaliz. (Emazten fabore, Beñat Etxeparekoa.)

        Uzki maite, higuint e'laite (Oihenart-en atsotitzak).

        Aragiaz maite, gorrota ezin; beraz amoriozko gozamenak baino ez gaitu gorroto, herra, gerretatik salbatuko.

        Onhets nezan gure atsoa, iduri zekidan neskatxoa, beraz amorio gozamena gazte egoteko erremedio oberena da.

        Primaderan batez ere, gazteak kanporat ezkapatzen dira eta zuk bixtatik galdu bezain laister, itzalean izkutuan gordetzen. Gero geiegi jan dutelakotz, sabel andi, zorro andi atzematen ta arrapatzen ditutzu, lodiegi ezin ibilliz (ardiez ari nintzan naski, zer uste zenuen zela besterik? ).

        Gosea gatik jaten duenak, egarri direnean baizik ardo edaten dutenak. Ume egiteko bakarrik "apaintzen" dutenak: TXERRIAK DIRA.

        Eros, Venus-en ume txistakorra, leenago geziekin, flecharegin biotz zulatzen ibilli oi zen. Baina Grezia-tik landa Amerikako orduan bagabiltza. Pistola bat erakusten da maite gaztearen biltzeko, oinetan tiro bat botatzen beretzat edukitzeko eta azkenik bala bat buruan ematen, maitez kanviatzeko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.