Heterodoxoen xede eta egingai bereiziak
Gure mundu txar hau apostolu gaiztoz betea da. Batak laguna terrorismu egitera bultzatzen du, berak ezer egin gabe; besteak otsemaiten zaitu bertutera, berak aplikatu egin gabe. IGELAK ez du iñor, ezertara, deusetara bultzatzen salbu eta pentsatzera predikatzen digutenek, ongiaren bidean, ez dutela guk bezin beste egiten.
Jende askok, pertsona hainitzek, paradisu bat itzematen dizute. Guk, ordea, infernu bat eskaintzen dizutegu, pozez eta alagrantziz erre gaiten:
Satan mintça
Eguinen diagu bertan
Ifernu bat berririq
Eta houra eçarriren
Berhala betheriq.
(Helena Konstantinoblako pastoral-etik.)
Zer da bizitzea atseginak eta plazerrak kentzen bazaizkio? Merezi aal du bizitze izena? Adiskideak txaloak bi eskuekin zartaka jo dizkidatzuet! Oi, banekien denak eroegi zineztela beraz argiegi nere abisutik ez izateko.
Stoicistei ere plazerra gustatzen zaie, ezin dute iguindu. Jende arrunten bixtarako berek gozamena, itxura itsusienez eta fama txarrez estaltzea saiatu arren: komedi utsa. Besteak urrundu nai dituzte, berek libreago gozatzeko.
Baina, jainko guztien izenean, konda aal dezaket zein den iraun-gaitz, gozo gabe ta astiogarri ez den bizitze ordu bat, Erokeriak, Ertzokeriak, Nik ez badut atseginez gazitzen. Aski nuke Sophokles lekuko eta jakile artzea, aski goraipatu ez den poeta handi horrek nitzaz egin duen aipamena lagun ekarriz:
Bizitze atsegingarriena da, zuurtzia izpirik gabe, joaiten dena. (Erasmus Moriae Encomium", 1509.)
|