Kapitalismuaren alde
Mosku-tik Okzidenteko erri guziei zuzendutako karta, 1961.eko azaroan, langille ta komunista alderdi guzien batzarrean, textu hau onartua izan da.
Munduaren Geroa begietan arturik eta ederki ikusiz zein dan gure kargua, gu, munduko bost lurraldetako langille ta komunista partiduen ordezkari, zuen errietan penarekin ikusten dugu kapitalismuaren aldeko kondena latza zabaltzen ari dela.
Gorroto berri horren ezagutzeak, gure komite-an oi dugun oprimituen aldeko axola piztu digu. Gure xedetzat artu gura dugu kapitalismuaren alde lan egitea. Hona nola:
1nik. Il diren kapitalista guzien ezur, auts ta ondarrak nekropola batean bilduko ditugu; haren gainean "kapitalista ezezagunaren" monumentua eraigiko.
2. nik. Ospitale ultraberri bat eraikiko dugu, zeinean gaixo eta erren, eri eta maingu diren kapitalista guziak errezibituko dira.
3.nik. Oraino bizi diren azken kapitalistak arraza galdu ez dadin artzen moduan, erreserba batzuetan bilduko dira.
4.nik. Kapitalisten ondasunak museu batean Fortunateka batetan jarriko dira.
5.nik. Kapitalista azitik tuboak beteko dira ta armario otzetan, bankuetan edukiko.
Munduak bere Indioak, Basa-idiak, Kastorrak salbatu ditu. Lotsagarri giñateke Naturaren ornamentu hau galtzera utz bageneza.
GURE ALDERDIAK BERE INDAR GUZIAK EMANGO DITU KAPITALAREN ETA KAPITALISMUAREN ALDE.
|