L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-1 (1962-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure sloganak eta parabolak

 

        Zer da lohia

        Loiarekin dira munduko ontzirik ederrenak egiten.

        Gorotzik gabe ez da lore ederrik sortzen. Bizio gabe ez da bertuterik loretzen.

        Loi ixtilen artean ibiltzez da ikasten, ez zikintzen.

 

        Aragia

        Aragi jaten duenak kak-egiten du, k.k. jaten...

        Eman buruari, buruari zor zaiona eta buztanari...

 

        Bizitzaren borroka

        Gatuari isatsa zapaltzen badiozu miau egingo du eta larrua itsuski zarramikatuko, atzamarkatuko dizu. Leenik burua zapaltzen badiozu, ez du izango ez bataren, ez bestearen egiteko denborarik.

        (Taoisten moduan.)

        Zure errian pobre bat etxe batetan sartuta, arrain bat lapurtzen ari bada, erri osoak arri ukaldikaz ilko du, baina tigre bat errian sar dedila ta aur bat lapurtu beza, iñor ez zaio ondotik joango.

 

        Populua

        Munduan ez dago politika alderdirik bere burua populuaren alde ta aberatsen kontra aitortzen ez duenik. Honatx bi parabola, alderdi guziek pentsatzen dutenaz eta erri-xeeari esaten ez dutenaz:

        Idiaren parabola. Idiari da tiratzea, itzainari idi deitzea. Itzainak uztarripean eta idiak gidari ikus bagenetza, gezurra iduri luke. Berdin erri siniskorrari itzematen diogu bere idi leku ohoragarritik, itzain lekura eramatea.

        Aize-buruaren parabola

        Aize-burua (veleta) zerbaitetarako da, populua ere bai. Ez dugu uste, ordea, aize-buruak aizea gidatzen duela, ez populuak libreki autatzen. Gu gira aize egilleak eta erritxikiari irudiazten diogu hura dela.

        Demokrazia

        Erri baten gobernua, batzarre baten eskuetan edo laupabost gizonen artean, edo gizon bakar baten eskuan (L'Avenir, bretoin aldizkaritik artua).

 

        Mundu hontako jainkoa

        Gure zarrek zioten: mundu hontan ez da jainko bat baizik, dirua. Atheu girenak jainko horren errebelazioa esperantza dugu.

 

        Gogoaren ase aldiak

        Alkoolari gorroto andiena daukatenak eta ezin edan dutenak, geiegi edan ondoren edatetik gelditu dira; berdin gaztaroan ideia batetik, siniste batetik geiegi egoski ta xurgatu danean, zarragoan ditia ezpata batekin moztu nai da.

 

        Gogoaren atsegin aldiak

        Begira nolako karioarekin eta zein amultsuki bi mandoek bizkarra elgar karrakatzen duten! Beraz hortxen dago medikuntzaren eta elokuentziaren parte andiena, hor Poesia osoa; horra azkenik bizitze hau gozo eta atsegingarri egiten duten guzia.

 

        Beltzkeriak

        Elorri beltzak zuriari: razista.

        Bilaizik, larrugorrian dabillanak ez du arroparik zikintzen, baina larrua?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.