L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-1 (1962-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Arrantzale zarraren dritxoak

 

Poetak edo bertsolariek bigabostetan arrantzalea kantatu dute eta iñork ez ditu orain arte arrainaren merezimenduak aitatu. Arraina izan baita nere "ogi-bidea" haren gloriak aipatzera noazkitzue. Kantatu ez, eztxit. Tafia, ron, cognac edariek eta adinak, edadeak botza apur bat erre didate, baina berdin da iskribitu egitea.

        Arrainak jakitatean eta zuurtasunean —uste dut— gu baino geiago direla eta haien gandik ikasi dudan esaera bat begietarat botatzen dizuet: arrainak aorik ezpalu, ez lezake sekulan amua artu.

        Frantses batek dioke La Palice jaunaren egia dela ta españolak Pero Grullo-rena. Baliteke baina beste arrain esaera on batek dio: aorik ez banu nola jango nuke. Zer duzu irakurlea bekoki edo belarreko larrua zimurtzen zaizu? Ez duzula konprenitzen norat eramaten zaitudan? Zato alazere! Ura ez da otzegi, arrainen interviu egitera joango gaituzu.

        Laureun urteko arrain bat topatzen dugu, ezkatak erdiak galdu ditu et'adina dela kausa pausua nagitu, baraxtu zaio.

        — Amuen kontuaz diozuna milla bider zentzuz betea da Jauna. Nere arrai gaztaroan bein artua izan naiz. Astapenean, uste nuen zizarre andi bat ausigi nuela. Nere biziko zizarrea-bazuen indar nere ainbeste tiratzeko. Gazte nintzan eta fidakor. Baina eguzkian distiratuz, urazalera agertu nintzanean aditu nuen. Maradikatzen nuen nere jan bearra.

        — Eta orduan zer zeneukan gogoan?

        — Ezer ez, arrainek, urpean baizik ez dugu pentsatzen. Zuen Poeta batzuek alkoolean irudimena libratzen duten gisa, guk urean. Alaz ere nere arrain-belarriak, nere arnas orrazeak legortzen ziren eta atsa nekez artzen nuen. Uste gabean, amu batean landatua nengoan, ari baten muturrean dantzan. Bestek hala esan didate aski dantzatu ondoren amutik deslotu naizenean urera eroriz.

        Orain uretik jalgi, atera gira eta konprenitu duzu guztia alegia bat baino ez dela, zeren gure ixpiritua arrai bat da, ta aoan klaskatzen dituen zomorroak, gure jakitatea. Jakitate apurra, baina denok egun batez uste izan dugu gure biziko arrak arrapatzen genuela. Arrari EGIA izena eman diogu eta klaskatu ondoren hari loturik egon. Oi Egia, E, majuskularekin zenbat arrain arrapatu duk eta zenbat ixpiritu frijituta, ire izenean, janik izan dira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.