L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Logika

 

J.M.

D.P.

 

        Otsoarena

        Gorri ala zuri otsoa otso, Igel Erriarentzat, anbat gaizto.

 

        Aker zintzoarena

        Alegia-ko Otso-Herrian maiz gertatu da. Otsoek asko itzematen dute putzura erortzen direnean. Bestek putzutik atera ondoren, besteak zulo barrenean uzten eta gainen arri bat ipintzen: Hemen datza arraza ederra, gure libertatearentzat eman du odola.

 

        Zapatarena (oskiarena)

        Ibiltzekotz munduko ginbailik ederrenak ez du oskipare on bat balio (Pierre DAC).

 

        Zuberotar artzainarena

        Zertako eztugu ekhia (eguzkia) adoratzen. Harek segur hun egiten dereikula, badakiagu (sic).

 

        Eleizarena

        Eleiza ez doa hiltzera, ez da sekulan hilgo, bi mila urte hontan jende inkapablez gobernaturik ere, iraun ahal izan baitu.

        (Logika hau ez da IGELAREN kolkotik athera, ez antiklerikal itsusi baten ahotik, baina Frantziako apezpiku baten dritxoa. Badakigu Xuberoan, Basaburuko erretor bati hainitz gustatzen zaiola errepikatzea. Erran gabe doa apaiza xuberotar dela.)

 

        Errespetuarena

        Errespetua ez da lege bat baina merezitzen den zerbait. IGELAK ez du arroparik errespetatzen ez baita idolatra, baina lehenik ikusten arropa barrenean dagoen jendea errespetagarri denez. Erdarak dion gisa: arropa ez baita aski fraidea egiteko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.