L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Ethika

 

J.M.

D.P.

 

        ETHIKA ZER DA? Aita Lhande-n hiztegiak hau dio: Ethika, (L.)=phtisique. Beraz ethika eritarzun bat da, gaitz bat eta iduri duenez, barreneko gaitz bat. Larousse hiztegiak aldiz=moralari dohakona. Bagenekien moralak gora-beherak zituela, baina bi iztegien artean jakiten dugu gaitz bat dela. Gaitz horri erremedio, munduko gizon andi batzuen, filosofu batzuen hitzez eta esaerez baliatuko gira.

 

        Bakezalea naiz osoki. Gutiziatzen dudana hauxe da bakarrik: etxe txipi bat lastozko teilatu batekin, bainan ohe on bat; janari ona, esne ta guri freskoa; lore batzu leiho-aurrean; atadian zugaitz eder zenbait, eta Jainko onak osoki zoriontsu egin nahi ba nau, baletsa izan dezadan poza zugaitz horietan sei edo zazpi ene etsaietatik urkatuta ikusteko. Bihotz samur batekin hil baino lehen barkatuko diet beren bizian egin didaten kalte guztia... Bai gure etsaieri barkatu bear diegu, ez ordea urkaturik dauden baino lehenago.

H. HEINE

 

        Demokraten gorrotoa amodioa kantatzen dutenen aldera: "zergatik arrosak kantatzen dituk, aristokrata? Lur-sagarra kanta ezak, populuari jatekoa ematen baitio.

H. HEINE

 

        Demokrata aundi batek zion bein, errege batek eskua

estutu balio, bereala bere eskua suan ezarriko zuela, garbitzekotz. Nik itz berdinetan esango nuke: nire eskua garbituko nuke, populu subiranuak, bosteko batez ohoratu banindu.

H. HEINE

 

        Gizona ez dabil zorionaren ondotik. Inglesek baizik ez dute hori egiten.

F. NIETSCHE

 

        — Zer da zoriona orduan? Sokrates.

        — Hazteria (sarna) duenarentako —jaten duen mina karrakatu ahal izatea da, Kalikles.

        — Sokrates zertako zapatain edo oskigile parabolak erabiltzen ditutzu. Gizon gisa atopos-a zira.

 

        Bai atopos-a zen Sokrates iñork ez zuen kategoria batetan, partidu batetan sartzen ahal. Gaur ordea zuri edo gorri, ezkribazale engaiatua konprometitua izan behar da. Atopos-ak hil bear dira artzainik ez baitute nahi. (Gorgiaseko eztabaiden inguruan pentsaketa batzu. )

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.