Nola lapur edo ohoin bilhakatu
(Aholku eta onu batzu zure lagun protsimua ostutzeko)
D. Peillen
Asi gabe nere asmo txarrak badazkitzu eta bereala jakin nahi duzu zergatik lapurtu edo ebatsi eta nola egin behar duzun. Zergatik ostu? Ofizio eder hortara zure bildu bearrak bigabost pentsaketa eginerazi dit. Baina jarraitu gabe nahi nizuke preziatuerazi ohoin ofizioa bakarra dela norbaitek lortzen edo kausitzen ez duenean hain ederki finitzen dena. Zer ofiziok eskaintzen dizu erortzen zirenean aterbe bat, arropa bat eta jatekoa. Gora ditzagun beraz presondegiak. Orain nola egin bear duzu etxe goxo horietan sartzeko eta nola ofizioan sartu bear duzun ikusiko dugu geroago.
Leen sailla. Lapurren eta ohoinen laur mota nagusietan hau pathologi kasu bat, buruko gaitz edo eritasun bat da iturria. Mota hortako jendea bazira ez dut zure konbentzitu bearrik odolean daukazu bizioa: kleptomana zira. Halakoa bazira zure lapurtzeko moduak ez du intresik, aspergarria etsigarria da: beti ber gauzak artzen ditutzu eta sekulan ez saltzen. Maniaku itsusi horietatik ez zirelakotan gaude, horiek ofizioari bere serio guzia kentzen diote.
Bigarren sailla. Klase hori politikaren mugan dago. Hor gidatu behar zaitut bizia arrixkatzen baituzu: alegia anarkista baino terrorista izatea obe dukezu. Anarkista gisa lagun urkoa, protsimua maite dukezu eta ustegabean jende txikia lapurtzen baduzu zure burua salatzen duzu. Arrapatzen bazaituzte gaitzetsia eta gogorki kondenatua zira geienetan handikia unkitu baititutzu. Gainera sosietateak, gizarteak nahiago ditu sosietate kanbioak sosietate ukatzea baino. Terrorista gisa aldiz populuan diru biltzen zabiltza pakatu nai ez duteneri lepoa mozten edo burua bala batez zulatzen: zergalaria legar biltzalea zira eta zuretarrek irabazten badute gizon handi bat: heroe eder bat. (Frantzian gertatzen diren gauzekin zerbait egiten baldin bada uste gabean da, zeren: eguzkiaren pean deus ez da berririk agertzen.)
Hirurgarren sailla: Aurreko eta goragoko bi klasekin bezala ez gira oraino egiazko lapurrekin. Ohoin izen generala eman genezake legea hautsi gabe lapurtzen duteneri. Mota hortakoak saltzaleak eta erosleak dira, merkegi erosten edo karioegi saltzen dutenean. Horiek kontseilu bearrik ez dute, gizonen arteko elgar inganatze manera naturalak erabiltzea aski dute. Hala paseu txipi bat eman dugu, mengoaz, politikaz edo negozioz ohoin direnekin.
Laugarren mota segurki seriosena da eta sail hortako teknika batzu esplikatuko dizkitzugu geroko IGELA-n; baina gauza orokor eta general batzu erran bear ditugu. Almazenetan edo dendeten edo botigetan edo etxetan gauzak ebasten dira eta tokiak arrobatzen. Kalean, karrikan jendeari lotzen eta jazartzen ahal zira, burrukaz eta arma eskuan jendea lapurtzen ahal duzu.
(Segida gero.)
|