Euskaldun zintzoen ideia hiztegia
A...a
Lapurdi-n euskuara garbi egoten da. Han khono ordez diote alua. Itz hori Gipuzkoan asko sartua da, erdal itz itsusiaren lekuan, guk ere aluak baditugula erakusten on da gure izkuntza garbi edukitzeko.
Aphez (apaiz)
Dritxo batek dio Aphez aipha ez baina duda bat bada apezek asmatu dutela gutaz zer nahi erran aal izateko, gu aldiz adur gaixtoen sorginen denboran bezala beldurrez ixilik egotez; aphezak izan dezan, azken itza bere.
Apaezandere
Araba aldeko euskara mota batean eta Landuccio-ren iztegian apaezâdrea=amiga, omen da. Itz horrek ez du apezekin deus ikusteko baitakigu apaizek ez dutela andererik, baina baliteke hitz hori=aipa-ez-anderea izan dadin, ixilezko anderea ots.
Araba
Han vascoek BITORI bat irabazi zuten eta euskaldunek aldiz GAZTEIZ bat galdu.
Arraza
Arrazak bereizten dira edo esnetako edo larrutako edo illetako edo bizitako taldetan. Euskalduna ez da aragitako, ez esnetako baina lanerako eta ardotako.
Azkatuta
Euskaldun geienen ustean azkatzea=atzekin karrakatzea da. Baina euskaldun ximplek dioten gisa: azkatzeak ez du mina sendotzen.
Action basque=accion vasca= euskogintza
Eusko etxean gaztenak xuri eta gorriz jantzirik dantza jatorkan dira; zaarrak koñak edaten, zigarro erretzen, musean. Artekoak aldiz dantza lotutik landa lo dantzatuan. Lehenez eta bigarrenez fotoak egiten dira, baina azkenak, artekoak ez dira ageri egiazko accion vascaren egiten.
(Jarraitzeko)
|