Bi ahizpak
Kattalina entzun diñat egia segürki,
Maitia deitañiala hik nahi ideki.
Segretik behar dütün bai ützi hareki,
Nahi ezpalin batün olhuak eraiki.
Maider, e'nun ebilten ez ihuren undun,
Ez eta huna jiler nahi ihesi jun.
Ust'ükhen balin badün hirik diel'ene undun,
Eztitzañiala ützi ebiltera kanpun!
Ai! ahizpa faltsia! ai! hi lotsagarri!
Ene zopa hunen jaten bethi izan hiz ari!
Sorthü hintzan axouri, izateko ardi;
Bena beldür nun egin hizala ahari!
(Etxahun-ena A. Lhande eta
Aita Larrasquet-en arabera)
|