Maria Solt eta Kastero
Maria Solt eta Kastero
Bi amoros zahar bero,
Hirur-hogei hamarna urthetan hartü die amodio.
Kastero jelostü denian, Mari Solt ezari kanpo.
Maria Solt dua nigarrez
Izorra dela beldürrez.
Barnetx-Bordako anderiak kontsolatü dü erranez:
Emazte zaharrik oküpü agitzen etzela araoez.
Maria Solt-ek arrapostü:
Santa'Elizabet badüzü.
Saintü zahar bate-ganik oküpü agitü düzü:
Kasterot ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü.
Kasterot eztüzü saintü
Sobera bürhauti düzü.
Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü.
Kasterot dena gatik saintü, Maria Solt antzü zira.
(Etxahun-en khantoria, Batista
Sagardo-Ligueix'en aabera)
|