Belhaudiko bortian
Belhaudiko bortian Organbidesk'olha,
Beren deskantziala han ardiak alha:
Goizan igorten tie olhapen behera,
Artzain-hor gaizuak her emanik gida,
Arratsen ützültzia komendatürik untsa.
Artzain-hurak zütien ardiek trunpatü;
Goiz batez juan eta arratsen ez sarthü.
Merkhatzale ziradin hurak abiatü,
Ilhiak zütiela behar ingajatü
Eta jarraikile bat hunik akordatü.
Otsogorri-n behera ardiek, lasterka,
Zalhe igaran zien Gaztanbid'ühaitza;
Besarkagia-la baikoz Arhaneko tropa,
Han ziren artzaiñeki jarri mintzatzera.
Artzainek mehatxüreki galthatü ardier
Nurat juaiten ziren ihesi naosier;
Haiek arrapostia, ezta hanbat eijer:
Berrien iruitera baguatza Pettarer;
Ahatzerik girela gure artzain jauner.
Artzain horiek zien ardier galthatü
Eia etzienez ihur bidin baatü:
Ttirro, Elgoihen eta Doronda tügü
Gure igaraitian erriz borogatü,
Ustez otsuek behar zien gützaz aihaltü.
Artzain horiek ardier: Hots Arhanera,
Izanen zidie untsa, guriak bezala.
Ardiek arrapostü: zietzaz kuntent gira,
Artzain auherreki üsatürik gira,
Entzünik ziek ere hala ziradiela.
Artzainek zeren erran juaitiareki
Eia etzienez baatü Felipe Araiti:
Bai baatü ükhen dügü Phetiri Üharteki;
Ari beitzen ebia, nahi gabe busti.
Khantoren egiliak eztizü beldürrik
Ez bortian, ez etxen gal dezan ardirik;
Batño bat beitzian arras ñaphürtürik
Bestereniala biziatürik,
Kuntentik diagozü hura kitattürik.
(Etxahun-ena Aita Lhande-n arabera)
|