L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-3 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure huntarzünak juaiten

 

Etxahun-en denborati hunat "progrès" delakuak zer ekharri dereikü? Azken urthetan ja hanitx behera ari gira ziberutarrak, gure üzinak, gure lantegiak bederazka zerratzen, naosiek algar lagüntü herabez nahiz Raymond prefatak behin erran derien koperatibetan jarten ezpaziren kartieleko üzinak oro galdüko zirela. Beste huntarzün bat ere herriti ezkapatzen da: gazteria. Eta zer erran gure mintzajiaz, laborari etxetan ere galtzen ari dena.

        Hainbeste huntarzün galtzen da: langiliak, üzinak, mintzajia, hirurak eskia emanik lezilat erorten direlarik. Oro erorteko landjerrian badira, oro batetan salbatzera eseiatü behar dügü. Ez ditzagün gure büriak, idi eli baten gisa, erhaitera ützi! Maleruski kartiela hanitx maite zien Jean-Louis Etxegoihen, Eihartxet Barkoxe, Jean Constantin, Beñat Elgoihen, Xalbador Escapil, beren egin ahalak eginik juan zaizkü eta aldikarik ez.

        Üskarai jentek eztiela axolik ere ikhusiz Xiberutarrak Aita Lhandeki hasirik eta orai Mirande bezala manex edo españul üskaian ezkibatzen ari zaizkü.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.