L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-3 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Izar berri bat
(Aita Pierre Lhande)

 

                Izar eder bat zauku zeruban agertzen,

                Argiari ateak dituela zabaltzen...

                Alantxe, anaiea, gaur zara etortzen

                Jesusen Lagundiko zerubak argitzen.

 

                Euskal Erri maiteak, gurekin pozturik,

                Agur bialtzen dizu gaor nere aotik;

                Ta euskaldun Santuak, amorez suturik,

                Zuri begira daude zeruko atetik.

 

                Iñazio Azpeitiarra or dago aurrean,

                Bere erritarrai onra egin naiean;

                Xabier Euskal-naparra, askoren artian,

                Zu ikusita dago, poza biotzian.

 

                Aditu! Aizez aize, Santuen kantua

                Euskal Erri maitetik dator guregana!

                Aditu, zein dan eder ta bigun-biguna

                Guraso kristiñauen kanta euskalduna!

 

                Zu, anaiea, zoaz bidean aurrera,

                Lanean eta ixil, beti ziñan bezala;

                Ta olantxe, grazia Jesus-ek digula,

                Sartuko gara hein guztiok zerura.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.