|  
              
               
 
 
Ba-nin adiskide bat
 
 
 
Chamisso Aleman poetari Etxahun Barkoxen ixtoria trixtia gustatü bazaio eta Barkoxtarraren khantore batez baliatü bada, Joannes Mirande xiberuatar poetak aldika aleman soldadoaren khantore triste hao kartieleko üskaian ezari dü. Gerla bethi gerla! Bai eta Batista Salaren khantoria eta Louis Ligueix-ena soldado khantoriak dütützü; bena azken urthe horietan nuiz ezkira gerlan izan.
 
 
 
Ba-nin adiskide bat
 
(Ich hatt einen Kameraden)
 
 
 
                Banin adixkide bat
 
                        Hoberik ezpeitzen 
 
                Tabala da ezagun 
 
                Enekin gai et'egün
 
                        Gerlan ebili zen. (berritan)
 
 
 
                Bala bat horra zeiku: 
 
                        Ene ala hire? 
 
                Lagüna dü ebaki 
 
                Zertako e'nai kunki
 
                        Hareki ni ere! (berritan)
 
 
 
                Hedatzen deit eskia!
 
                        Armatzen ai nintzan 
 
                Nik ezin daiat eman 
 
                Eskia, ago heben
 
                        Bethiko bizian. (berritan)
 
 
 
Joannes Mirande-k  
Parisen 1950
 
 
 
        Berse horik diala hamar bat urthe Caracas-en Ameriketan agertzen zen üskaazko "revue" batetan agertü dira. Eusko-gogoa üskal agerkari hori maleruski Biarritzera jin eta diala hirur urthe agertzetik ekhürütü da. Gure kartielian aldiz, lehenago Armanak üskara-k bagüntien orai "Miroir"ian üskara undar zunbaitez kontentatü behar dügü.
 
 
 
              
              |