Junes Ligueix-Etxekopar
Koblakari askazkhunte eder batetan hao dizügü baliman zaharrena. Hartarik landa Louis Ligueix eta Batista Sala ditiketzügü. Koblakari horren berri handirik eztizugü, koblakarien primaka horietan ez peitzien pharte hartzen. Düdarik gabe emaiten deiziegü: AMA ALHABA ELI BATEN KHANTORIAK, harek eginik izan tütützü.
Khantatzera aisa da alagera bada
Eta berset huntzia süjet harekila
Janak abiatzen niz ni ere hartara
Horrek eni be-teit bihotzian phena.
Bortian ejer elhürra han egoiten bada
Uste gabetarik da jiten oi izotza.
Zunbait lili ederrik lanhatzen beita
Nik erran nahiak ez dirade hala.
Uda (y) azken eder bat aorthen izan zaikü
Arboliak berritan dirade lilitü.
Berritan lilitü eta ez aldiz lanhatü,
Beranteko liliak axolik ezpeitü.
Bedatseko arboletan lehen lilitia
Saratsa da ez beitü ekharten frütia
Bethi hola badate zure zorthia
Hanitx irus dükezü mündüko bizia.
Nik erran nahi düt, bai ama bai alhaba
Irus bizi zidela, biak algarrekila
Sartzera eztüzie ziek ESTRANDJERA,
Galerazi düzie zihaoren bonüra.
Amak alhabari kasü egin huni
Zunbait abis baniken emaiteko hiri,
Nahi bahiz izan akort eneki
Kostüma hartü hoik behar dütün ützi.
Alhabak arrapostü oi bertan amari
Arauz beitzakian harek zerbait berri
Berak eman etsenpliak zütila jerraiki
Etzela ez estonatzeko ere horregati.
Oi ama maitia kasü egin huni
Zunbait abis banüke emaiteko zuri
Nahi bazira izan akort eneki
Kaloiako txoriak behar tützü igorri.
Orai edireiten dira tristüra handitan
Kaloiako txoriak ezarriik kanpoan
Gaxuek badie phena heiek bihotzian
Zeren troblatürik diren beren segretitan.
Igorri ükhen dizü oi hürrün herriti
Bere maitiari gisala ihesi
Nahi beilüke halaz kunbertierazi
Bena ützüli ahal da ber deseineki.
Oi ama maitia zützaz estonatürik dira
Zühaok eman düzün etsenplü gaixtoa.
Zihao khanbia zite, maitha berthütia
Eta haoerrer eraküts zer den zühürtzia.
Oi andere gaztia breset hao zuretako
Zure büriari kasü egiteko
Pasajezko txorier ez da fidatzeko
Landjeretan zirade xangri ükheiteko.
Khantoren egilia hanbat da gaztia
Orano ez beitü thiratü xortia
Bena orai dateke oi haren aldia
Zelüko Jinko Jaonak dizola fortüna.
Mila zortziehün eta laohogei hamalaoian,
Igaran ürrietaren hogeigerrenian
Horiek hontü nütian Irati-ko bidian
Ürzuak ere beit-zoatzin goratik ordian.
|