Louis Ligueix
Junes Ligueix-en illoba, Louis 1903 gerren urthian Larraiñe Liguex-ian sorthü eta gazterik 1940 ian Gameren hil. Gerla aitzinian Mattin eta beste manexekin koblakan iauntsi zizün eta artian khantore ejerrik huntzen zizün.
Egün batez espantxa dügü Louis zenaren khantore oroen biltzea eta püblikatzia, bena hori bere familia diskretaren akortaeki baizik eztizügü egiten ahal; üsü gure kartielian hoberenak ixilik egon ditian ez beita jüsto.
KASERNAKO BIZIA, undoti emaiten dügüna aski ezagütürik da kartielian. Ahaidia aldiz: Espaniako "markesaren alaba" eta manexeko "Txardina saltzalea".
Kasernako bizia
Khantatzera noazü bi berset berrien
Düdarik gabe ez beita gezürrik izanen.
Amorekatik eta denek jakin dezen
Soldadoen bizia nula pasatzen den.
Kasernako bizia oi zer izate ederra.
Lan gütien egiteko hanixko afera
Manhatzeko badügü, gradatüz leherra,
Beldürrez ez dezagün egin lan sobera.
Goiz batez nintzalarik ohian phausüki
Amets ejer batetan Üskal Herriari
Ordre bat ükhen nizün behar niala jeikhi
Quartier-eko corvée-taat ordüz berantegi.
Bethi gü ginenez hasten mürmuzikaz
Ez date sarriegi klasa jin unduan.
Brigadier Lopez, ez othoi jar phenan
Denak üskaldün gira egünko ekipan.
Postala nintzalarik han'tüt hatzamaiten
Barnetx eta Dürrüty tresnen bibilkatzen
Bi erhatz zanko mutz besterik ezpeitzen,
Manera oroz dügü lan hunik abiatzen.
Karriola bat badügü lao errotetako
Bekhatüxe bezala ofizio hortako
Bi zaldik ez beitio aidez ibilteko
Adinari soginik beita pharkatzeko.
Itzüli bat eginez karriola kargatü
Janak beharko dügü bigen artian hüstü.
Dürrüty nahi bahiz lanaz esküsatü,
Jin ondoko behar dük pinta gomendatü.
Goxoki postatürik karriola gaiñian
Baatx-baatsa sartzen gira Baionako arruan,
Neska gaste saldo bat irrikaz ondoan
Düdarik gabe planta huna beikünian.
Barnex hori zeitan eni txistüz ari:
So'ginezak Zibero neska pullit hori
Trük egin niroke gaurko Salle de Police-ari
Gaü baten pasatzeko horietarik bateki.
Debrü gizun zirzila zer diote hitarik
Zehe bat zorro eta gehiago iphurdi.
So egin lirokinak hire itxurari
E'lirok ez erran zuiñen hizan andrekari
Lana akabi eta nun dago Dürrüty
Kantinalat joan zaikü debriek hartürik,
Adjüdant ez-deus batek aoher hatzamanik
Bost sei egün "consigne"a batüke segürrik.
Etxebest kozinera irri bat hortzetan
Kantinalat jin zaikü lapin bat kolkuan.
Zer debrü ari zizte hor petsamentükan
Auhaltü behar diagü denak elgarrekilan.
Pinta arno bedera llapina arrosatü
Zerbaitetan behar da gehiago jokhatü.
Biga bigi müsian eta beharko dü,
Bi pinta arno xuri galtzaliak phakatü.
Zonbait partid'eginik, zonbait pinta edan
Denak hasten girade khantüz eta dantzan
"Motxikoak" eman'tügü Ziberuko modan
Oi zer phüntü goxuak moxkortü unduan.
Tronpeta ari zaikü "appel"-aren joiten
Trago bat edan eta denak pharti gaiten.
Irrintzin eder batez Quartier-a laanatzen
Güzier dügülarik gaü hun desiratzen.
Jinkoak begi-dezala soldad'üskaldüna
Ahalaz kuntserbatzez haren lan egina
Etxebest-ek ekhartez üsüsko lapina,
Fite jinen bet-zaikü klasako egüna.
|