Larraiñe Bentaberriko ber khantore "cahier"-tan ber manera dien bi khantore ediren tütügü, Eskiulako soldaduaren khantoriak, eta Igaran Sen Bladis. Egilia nur den eztakigü.
Igaran Sen Bladis
Igaran Sen Bladis Ospitaleseki,
Hirur sos baizik e'nian ordian eneki
Berriz ere agi banendi halako butillerekin
Beiria bethe gabetarik nik bertan besoa goiti.
Gero ziren lanak etxerat juaitin
Alde bata enia zela, bestia ere mementin.
Andex-gaiñi'lat e'nintzano zunbait iseta egin nin
Etxerat heltüren e'nintzala oi arras etsitü nin.
Etxera nintzanin Agna-ri oih'egin
Bortha idoki lizadan barnerat sar nadin,
Eritarzün handi bat dizüt orai khorpitzin,
Jaon bikariak behar du orai mementun huna jin.
Agna-k Agnetari igi hadi horti
Lielie heben diñagü hiltzen subitoki.
Krutzifika har'ezan ohe adarreti,
Zeñha eta ezar dezagün zelüko Jinko jaonareki.
Añetak Aña-ri ixpiritüreki
Llelle eztün orano hilen eraikoti
Ama Birjina din ikhusi broketaen xiloti,
Benedikatü behar din Jesüs-en odoleti.
|