Beñat Mardo
Beñat Mardo, erregeen denboran eta Etxahun Barkoxe beno mente bat lehenago bizi zen. Khantore baten arabera, Barkoxeko zen eta ofizioz tallür. Aita Lhande ediren hirur khantoren artian hao haitatü dügü: BESTALIARRAK.
Etxebarne, Etxegoihen
Elixalt eta Allande
Barkoxera bestaliar
Laorak khümit dirade
Heltzian plazer egiten
Eta juaitin haboroxe.
Bestaliarrak nahi'tinak
Jaon her adreza bite
Khümitia bezain laster
Laorak jaoziz han dirade.
Heltzian plazer egiten
Eta joitin haboroxe.
Lao gizun eta lao zamari
Horik zortzi aho dirade;
Maiatzian sabaietan
Belhar güti denian...
Arrathûak paseiuko
Aizina franko ordian.
Aho aoher hen jitian
Nur da ez lotsatzen?
Eta haien phartitzian,
Nur ez alageratzen?
Heltzian plazer egiten
Eta juitin haboroxe.
Lao egun Barkoxen, janak,
Ditinak igaraiten,
Entzün gabe merexiak
Segür ezta phartitzen;
Haren kunpania ederrak
hori dü merexitzen.
Heltzian plazer egiten
Eta juitin haboroxe.
|