Igeltxoaren uztak
Ar c'hillog gall eta Ar stourmer. Mikael Josseaume eta Goulvenn Pennaod-en ardurapean, bi betroin errebista berri atheratzen dira. Lehena IGELAren gisa herritarren tabu guztien kontra irriz jokatzen duena, bigarrena filosofikua eta politikua, elburu bezala Europa batuan Bretainia bat. Zorionak gure adiskideri. Beste bein luzaroago aipatuko ditugu haien xedeak.
Goncourt saria. Aurthen Frantziako literatura zeru-hutsean nobela egile izar bat agertu da: Yves Perger. Goncourt saria irabaziko zuela uste ukhan dutenak inganatu dira. Goncourttarrek jarraitzen dute juduek eskatzen ez deraukoten khortea egiten. Azken hamar sarietan bost judio eta ez hoberenak. Joan den urthean Vintila HORIAri saria eskaindu eta azkenean ez zeraukoten eman; naziek preso eduki arren behin juduen gaizki izkiriatu baitzuen.
Aurthen beren buruen zuritzeko (?) edo, Goncourt saria kolore ta gatzik gabeko liburu egile judiosa bati eman deraukote. Ghetto batean bizi izan delako, andere horrek ez zuen ainbeste espero. Kasetetako eta radioko juduak ere ez dira kontent izan. Beraz gerthatu direnek EGAN-en Mirande "razistak" publikatu artikuluari arrazoin emaiten deraukote eta ahoa hesten deus ezagutu gabe mintzatu den gizon bati.
Karlismua eta separatismua
Frantzian Don Carlos bat omen dugu, baiña Doña Isabel-ik ez. Don Carlos hori separatista amorratua omen da, Frantzia Europatik bereizi nahi baitu.
Marie France Piganot gobernuko radioan Bordele-n mintzatzen denak erran du: Baxe-Nabarra eta Zuberoaren deputatua separatista dela. Zeren berheizteko? Be-Nafarroa ta Zuberoa Laphurditik? Othoiztu ditzagun jainkoak hau ere herriko besteen gisa karlista bihurtu ez dadin.
Eskualzaleek gehiegi jaten
Eskualzaleen biltzarra frantseseko norbaitek erran du: je vomis la culture française Frantsesez erran baitu duda gabe frantses kultura hortatik gehiegi jan zuen. Euskal kulturaz hazi nahi bada, errez gosez hilgo edo batzuen gisa IGELAren azpiak jaten ibiliko.
Enbataren alde. IGELAren gaizki jakiteko erosi ezazue erderazko kaseta hau. ENBATA, 3, rue des Lisses à Bayonne (Basses-Pyrénées) FRANCE.
|