L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<igel0500>— Igela-5 (1963-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Lettre ouverte au redacteur d'Igela

 

D. Peillen

 

        Jauna ez dakizu nola burua herakitzen hasi zautadan, zure errebista higuingarria irakurri dudanean Euskal literaturan aski moral prediku eta katixima ez bagenu bezala IGELA-n bethi bizioen bizkar burlatzen eta irri egiten ari zirezte.

        Othoi utzi ezazue euskal gogoaren antzutze eta kherestatze hori. Gure herriaren salbatzeko ez da bizioen bizkar irri egin behar kontrarioan gure berthuteak burlatu. Berthutea da gizonari, nola basa-idiari ferra, bere naturala bere indarra ta balio guzia khentzen deraukona.

        Aymeric Picaud-ek pintatu jende haietarik berriz izan gaitezen: gens barbara et perversa, jende basa eta okherra IGELA-k berthuteaz irri egiten irakatsi behar derauku. Bertzerik balitz ez duzu dudatu beharrik ez dudala IGELA gehiago irrakurriko. Zure etsaia.

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.