L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-5 (1963-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Igela-ren zuzendariak Peillen jaunari

 

        Jauna interesekin zure letera irakurri dut. Bainan beldur naiz zure moral laguntzaz gabetu behar dukegula, zeren boronthate guziarekin ez baitut berthutearen bizkar irri egiten ahal. Ez inbiria falta zautadalakoz, bainan berthuteaz burlatzeko, bera ezagutu behar liteke.

        Zaarrek zioten lanean aritzez eta jardutez baizik ez dela andere berthutea ezagutzen ahal. Jauna, jakin behar zenuke lanarekin, bearrarekin adiskidantza aspaldian hautsirik nagola eta non ez bait'zait bera nere alfer paradusura ethorriko, ez dut sekulan haren ezagutzeko batere esperantzarik izango. Halarik ere ez dut nehoren diru edo ixpiritu lagungoa beharrik, zeren IGELA nola atheratzen dugun, derauzudan aithortuko.

        Andere esklaboak baditugu IGELA-rentzat karriketan sos irabazten ari direnak. Bertzalde gizon esklabo batzu ere badauzkagu artikuluak izkiribatzeko. Guhauren helburua delarik: IDIARI UTZI-EZAK LANAK, BESTE EGITEKORIK BADU ZEZENAK. Gezurrik ba-diot eihar dakidala bilhoa.

Zure etsaia: IGELAKO ZUZENDARIA

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.