L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-5 (1963-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Igel herriko berriak

 

HENDAIA. Kaseta batean irakurri dugu Hen...ko kasinoa azken itsaso ekhaitzak eraman zuela. Kasetaren bazterra urratua nuen eta berehala berri onaren segurtagarri, egunkariari telefonatu deraukot. Inhardetsi derautate Hennebont-ekoa zela suntsitu ez gurea. Beste bat arte itsasoa. Ea noiz, españiolek diotenez ez dagoke moru-rik itsas bazterrean ageri?

 

MIARRITZE. Azkenekotz, euskaldun dantzak ezagutzen ez zituen miarriztar bat kausitu dute. Eskolako humeeri erakhutsiko dute. Ber denboran, txabola zahar batean hil da, euskuara zekien azken biarriztarra. Eskale bat, amoinero bat zen. Ez dute eskolako humeeri erakhutsiko, gure herriarentzat eskele bat etsenplu gaiztoa bai-ta.

 

IRUNA. Dagun urteko San Fermin "encierro" ederra izanen da. Amerikano firma batek zezenen lasterka karriketan filmatuko du erakhusteko nola lehen denbora batean corned-beef bizitakoa gizonen ondotik lasterkaka dabilan, bigarren denboran aldika nola burdin-latetako Buffalo corned-beef-aren gibeletik gizonak lasterka dabiltzan.

 

MENDIGORRIA. Nafar prehistoria-zale tanda batek harri zahar bat ediren du; arkitu harriari piedra bissardun izena eman diote. Inskriptione misterios bat ba dakar, herrian ezagutzen ez den hizkuntza batean: ES PHIDA EMASTE BISSARDUNARY ES ETA QUIZON BISSAR GABEARY. Hainitzek uste dute basa-latiz dela eta Bissardun hori herri baten izena dela, nola Verdun, Lugudun, Londun, Loudun. Dun horrek gaztelua erran nahi bai'tu. Orduan harria irakurri leiteke: Esphidia Emas-te Bissardun aries et qui sunt Bissar caveri. Latina dakienek lan egin bezate.

 

BILBO. Erhokeri kasu harrigarri bat bilbottarrak nahasi ditu. Gizon bat Castellonia-n lanean ari zenak, ez zuen nahi paka zezaten, bakarrik nahi zuen bearraren, lanaren truk egun oro bi ordu, bi oren utzi zezaten eskribatzeko mekanika batean poema eta kantu batzuen hontzera. Gaixoa ospitalean dago. Ez da haren salbatzeko esperantzarik. Hontasunen higuntzeak, diruaren gorrotoak huri hontan jende hainitz burutik nahasten ditu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.