Gure salgaiak
Hona gure irakurleak beren erostekoetan laguntzeko, hautatu ditugun salgei zonbait, probetxugarrienetarik.
Gortzeko tresna
Joan den mendeak aski lan eta phena izan du gorrak entzunarazteko. Gure mendeak aldiz lan duke gutzaz gorrak egiteko. IGELA, lehenbizikoa munduan problemari lotu da: zarrata, tarrapata, herots, arrabots eta azantz sobera ba da gaurko munduan. Otsak erotuko gaitu. Beraz hona eskeintzen derauzkitzutegunak.
Kharioena trepanaxka. Plastiku tapa bat da beharri zuloaren haineko eta hartan bizar lama txiki zorrotz batzu landatuak. Tapa beharri zuloan sartzen da. Tapatik lotua den motorra pizten da eta trepanaxka ingurakatzez tympanuan sartzen da.
Merkeagoa ba da motorrik gabe eta eskuz erabiltzen dena. Eta azkenekotz merkeena ezko xuria, erleeen argizariarekin egiten dugu kola suberte bat, beharri ziloak eta Eustache-ren tronpa ederki tapatzen dituenak.
(Eun dollor lehenea, hogei bigerrena eta dollor erdi bat azkena.)
Gatu zaunkalaria eta zakur miaokaria
Bi arraza berri IGELA-k hasmatuak, animale arruntekin nahasiz erabiltzen badira frango efektu harrigarria egiten dute. Lapurrak ohoinak eta saguak ertzoturik, erotuta dabiltza. Gure adiskide batek entseiatu ditu. Geroztik ez dauka ez sagurik, ez auzorik.
IGELA etxe oneste eta zintzoa da, zakur batek zampa egin baleza edo gatu batek miao, saldutako animalen prezioa berehala gibel itzulirik lizateke.
Txori-fotoa
Berheiziki aita familiazkoeri gomendatzen dugu. Animalen aldeko amorioa bazterretan hedatzen ari den SPA sosietateak hasmatua da. Fotoa hartzen denean erraiten da ez mubitzez, ez igitzeko, txoria agertuko bai'ta. Bertze tresna balio gabekoetan ez da sekulan txoririk airatzen, gurean bai. Txoria egiaz, benetan, jalkhitzen da, baina fotografiarik sekulan ez.
(Bethi badauzkagu aitzinetik aipatu Hume-tupina, Ondogabeko automobilak, mueble phuxkatzekoa, Ondar pastizak, Ilhargi likorra, eta aurretzat diskuak.)
|