Har ditzagun, beren herria maite duten, mila eskualdun atroztuak mila haietan, 700 (zazpiehunek) politika eginen dute; berrehunek (200) dantzak ikhasiko, berrogeiek (40) khantuak, horrenbestek pilota, hamarrek herriaren gaiñeko liburua irakurriko bederatzik herria bisitatuko, eta BATEN ERDIAK EUSKUARA IKASIKO. Eskuara ez omen da txikitan baizik ikasten ahal, beraz jendeak handiago eta astoago dira. Ez, bainan euskaldunak plaza gizon gira eta ikusgarri dena ikasten dugu, euskuara hain humila da eta!
Maiz Parisen ikusten dut franco-euskaldun eta biarriztar nazionalista bat; bere nazionalismua erakusteko españolez maiz mintzatzen da. Frantsesak diotenaz holako nazionalista buruzagi tanto bat goiz oroz egiten du.
Borondate handirekin IGELA irakurtzen duteneri argitasun zenbait zor derauzkitzegu, eskuara osoaren hitztegia agertu arte eta eskuara dakitenek ere behar bezain bertze lan ez dutela egin erakusteko.