Ibinagabeitia
Proiektua:
Literatur Aldizkarien Gordailua
Euskal
literatur aldizkarien gordailu
ahalik eta osoena atontzea da Ibinagabeitia Proiektuaren
xedea.
Egitasmoari
ekiteko lehen urratsak 2000. urteko ekainean eman zituen Susa
argitaletxeak eta argitalpena 2001. urteko martxoan abiarazi
zuen era digitalean eta doan, 16 aldizkariz horniturik hasiera
batean.
Gaur
egungo gure literaturako idazleen lan askoren korronteak, iritziak
eta eztabaidak aldizkarietan aurki daitezkeenez, eta liburutegietan
denak eskuragarri izateko zailtasunak daudenez, plazaratzeari
utzi zioten XX. mendeko azken 25 urteetako literatur aldizkari
garrantzitsuenak bildu genituen gordailuan.
Euskal
literatura modernoko lehen aldizkaria Ustela
dela esan liteke: Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek sortu eta
osorik idatzia aurreneko zenbakia, 1975eko urtarrilean: Panpina
Ustela. Beste bi zenbaki argitaratu ziren 1976an: Zorion
Ustela eta Mermelada Ustela.
Ondorengoak
dira: Pott (1978-80), Oh!
Euzkadi (1979-83), Susa (1980-94),
Xaguxarra (1980-81), Txistu
y Tamboliñ (1983-93), Kandela
(1983-84), Korrok (1984-89), Ttu-Ttuá
(1984-85), Txortan (1984-85), Porrot
(1984-90), Literatur Gazeta
(1985-89), Mazantini (1991-93), Garziarena
(1992-94), Zantzoa (1996-98).
Ibinagabeitia
Proiektuan, aurrerago, beste garai batzuetako aldizkariek ere
izango dute lekua, eta egitasmo horren erakusgarri, Txomin Peillenek
eta Jon Mirandek Parisen egindako Igela
(1962-63) aldizkaria ere erantsi genuen 1975-2000 urteetako aldizkarien
aldamenera.
Bigarren
urrats batez, Gernika
(1945-53), Olerti
(1959-95), Idatz & Mintz
(1981-...), Maiatz (1982-...),
Stultifera Navis (1982-83), Pamiela
(1983-93), Plazara (1985-92),
Zintzhilik
(1986-94), Enseiucarrean
(1986-99), Garziarena Berria
(1997-98) eta Vladimir (1997-2000)
aldizkariak gehitu genituen 2002ko urtarril-otsailean.
2003an, Gipuzkoako
Foru Aldundiak Euzko-Gogoa aldizkaria osorik
dijitalizatu zuen, faksimileak barne. Emaitza horren lagapenari
esker, Jokin Zaitegik bultzatutako aldizkari enblematikoa ere
gehitu ahal izan genuen Literatur Aldizkarien Gordailuan.
2004an, Bizkaiko
Foru Aldundiak Olerti aldizkaria osorik
dijitalizatzeko dirulaguntza eman zigun. Urte berean, Egan-en 1987 bitarteko zenbaki guztiak sareratu genituen faksimile moduan..
Laster
ekarriko ditugu aldizkari gehiagoren lanak Literatur Aldizkarien
Gordailura. Osorik euskaraz argitaratu ez zirenetakoak izango
dira batzuk, osorik literaturazkoak ez zirenetakoak beste batzuk,
eta baita 1960 baino lehenagokoak ere, zenbait.
www.armiarma.eus/andima
zabalik izango da beti, literatur aldizkarien gordailua osatze
aldera.
Datu
estatistikoak
Aldizkaria
|
Garaia
|
Zenbakiak
|
Artikuluak
|
Dijitalizatuta
|
Gernika
|
(1945-1953)
|
25
|
506
|
192
|
Egan
|
(1948-....)
|
74
|
1.973
|
faksimileak
|
Euzko-Gogoa
|
(1950-1959)
|
44
|
1.171
|
1.171
|
Olerti
|
(1959-1995)
|
38
|
1.773
|
1.773
|
Igela
|
(1962-1963)
|
6
|
85
|
85
|
Ustela
|
(1975-1976)
|
3
|
52
|
52
|
Pott
|
(1978-1980)
|
6
|
149
|
149
|
Oh! Euzkadi
|
(1979-1983)
|
17
|
220
|
220
|
Susa
|
(1980-1994)
|
30
|
665
|
665
|
Xaguxarra
|
(1980-1981)
|
2
|
66
|
66
|
Idatz & Mintz
|
(1981-2001)
|
27
|
351
|
0
|
Maiatz
|
(1982-....)
|
35
|
1.351
|
0
|
Stultifera Navis
|
(1982-1983)
|
2
|
27
|
26
|
Pamiela
|
(1983-1993)
|
15
|
441
|
117
|
Txistu y Tamboliñ
|
(1983-....)
|
7
|
182
|
182
|
Kandela
|
(1983-1984)
|
2
|
30
|
30
|
Korrok
|
(1984-1989)
|
12
|
287
|
287
|
Ttu-ttuá
|
(1984-1985)
|
6
|
87
|
87
|
Txortan
|
(1984-1985)
|
3
|
44
|
44
|
Porrot
|
(1984-1990)
|
4
|
85
|
85
|
Plazara
|
(1985-1992)
|
19
|
355
|
177
|
Literatur Gazeta
|
(1985-1989)
|
11
|
144
|
144
|
Zintzhilik
|
(1986-1994)
|
10
|
192
|
186
|
Enseiucarrean
|
(1986-1999)
|
14
|
167
|
24
|
Mazantini
|
(1991-1993)
|
4
|
39
|
39
|
Garziarena
|
(1992-1994)
|
11
|
217
|
217
|
Zantzoa
|
(1996-1998)
|
5
|
78
|
78
|
Vladimir
|
(1997-2000)
|
14
|
96
|
96
|
Garziarena Berria
|
(1997-1998)
|
5
|
114
|
114
|
|
|
451
|
10.967
|
7.949
|
Denera milatik gora egile desberdin biltzen
dira aldizkariotan,
horietako herena beste hizkuntzetatik itzulitako idazleak.
Web
gunearen egileak:
Gorka Arrese,
Monika Bengoetxea, Mikel Elorza,
Joxan Elosegi, Patxi Gaztelumendi, Juanjo Iribar,
Koldo Izagirre, Josu Landa
Mila
esker:
Txema Aranaz, Iñigo Aranbarri, ASP
software injinerotza, Bernardo Atxaga, Gari Berasaluze,
Joxemiel Bidador, Itxaro Borda, Gotzon Egia, Migel
Anjel Elkoroberezibar, Joxan Elosegi, Igor Estankona, Xabier
Etxaniz, Igone Etxebarria, Luzien Etxezaharreta, Imanol Irizar, Jorge Gimenez,
Felipe Juaristi, Patxi Larrion, Xabier Mendiguren Elizegi,
Laura Mintegi, Xabier Montoia, Iñaki Mujika Arregi,
Jose Luis Otamendi, Txomin Peillen, Txetxus Sarrionandia,
Mikel Taberna, Julen Urkiza, Patri Urkizu, Juan Luis Zabala,
Josu Zabaleta, Iban Zaldua.
|