L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-1 (1984) —Hurrengo artikulua




 

 

Nafarroa Sagitarioa da!!

 

La Boina Taldea

 

        Iruñean, nahiz bistaz nahiz laguna izanez, oso jende gutxik ez du ezagutzen Ninoren pertsona. Gabaz mugitzen direnak noizbait aurkitu dute kalean. Ezagutzen ez baduzu ez da gauza errezik berarekin harremanetan sartzea. Lehen hitzak esanda ta berotu ezkero, elkarrizketa gauarekin batera luzatzen da. Gure kasuan, legatza saltsan (konjelatua) eta Getariako bi txakolin botila edanez gero konprobatu egin dugu.

        Nino nafartarra da, Eulaten jaioa. Tipo mehea, ile luze ta beltzarana. Bere janzkera berea da. Aukeratzen dituen tonoak, beti ilunak... nahiko berezia gaurko modari begiratzen badiogu.

        Apalduz gero ta parrezko zigarriko bati su eman ondoren, hasten gara.

        — Iruñako gaueko giroan ezaguna zara. Nola ikusten duzu giro hori, alde zaharrean batez ere?

        — Deitoragarria. Beste egunean botilakada bat eman zidaten, buruan. Bi tipo elkarren haserre zeuden, bata besteari botila bota eta ni jo. Jendeak borroka egiten du, elkar jotzen du asko. Leku guztietan, berdin Bearinen edo Lanbroan edo...

        — Bai, eh?

        — Bai. Hala ere, giroa aldatzen da asko astegun buruzuri batetatik jai egunetara.

        — Zu, adibidez, egunero ibiltzen zara? Egunero kaleratzen zara?

        — Bai, hobe esanda gauero.

        — Eta egunez, zer?

        — Noiz behin, arratsaldean, altxatzeri banaiz, erosketaren bat egitera.

        — Nabari liteke kalea gunero bizitzen duen pertsona eta asteburuetan ateratzen den "salidor oficial"aren artean?

        — Eske orduteqiak zeharo ezberdinak izaten dira. Egunero ibiltzen denak ez du ordutegi-zehatzik, ez da egunero lantegira joan behar duen hoietakoa... normala den baino beranduxeago altxatzen den jendea, lan fijorik ez duen jendea, edo tabernetan lan egiten dutenak...

        — Ogibide liberalak deitzen direnak...

        — Harriturik geldituko zinateke tabernetako langileak zenbat ibiltzen diren jakingo bazenute.

        — Eta asko edaten da?

        — Beno, egunero ibiltzen denak gutxiago edaten du. Asteburuetan irteten denak barruan dituen nahigabe guztiak erre behar ditu eta gehiago edaten du. Ostiral edo larunbatetan ateratzen denak gartzelatik datorrela ematen du batzutan.

        — Kuriosoa da nola bilakatu den Iruñeko gaueko giroa. Zagit famatu hartatik (Zagite-en azkenean denetarik pasatzen zuten; zaldi, "hash"...) edo Talis-tik oraingo mobida honetara iritsi arte...

        — Kanutuaren asuntuak taberna daramatenen daramatenen arauera funzionatzen du. Badakizu, Benito Lertxundi jarri tokadiskoan edo Sex Pistols jartzen baduzu ez da jende berdina joaten.

        Anekdotak sortzen dira.

        — Iruiñatik ibiltzen, gauza bitxiak gertatu ote zaizkizu behin baino gehiagotan?

        — Bai, behin, Takonerako tximuarekin gertaera kurioso bat izan nuen. Atzetik jarraitu zitzaidan , korrika, ihes egin behar izan nuen.

        — Tximu hori Tafallako tipo batena zen. Afrikatik edo auskalo nondik ekarri omen zuen eta gero erregalatu hemengo Udal etxeari. Behin tafallar hau, —nik ikusi nuen— etorri eta sartu zen kaiolan tximua agurtzeko asmoz. Aita-semeak bezala ziren. Zer nolako agurrak! tafallarrak erakutsi omen zion "mujer" hitza bereizten eta tximuak hau entzuterakoan, eroa ipintzen zen, emakumeen jotzen zuen. Behin, mutiko bati hoska egin zion behatz batean.

        — Bai, bai, hiltzaile samarra zen, tximua. Niri atzetik jarraitu zitzaidanean ikaragarria izan zen. Goizeko seirak izanqo ziren, kaiolatik kanpo zegoen; kaiola garbitzen ari zitzaion langile bat. Ikusi ninduen eta atzetlk etorri zitzaidan korrika.

        — Eta zuk tximua baino korrika gehiago egiten zenuen?

        — Ez, ez. Gainera tximuak ez zidan kalterik egin nahi. Parregarria iruditu omen zitzaion ni korrika ikustea... eta jarraitu zitzaidan. Ni, akojonatuta, ihesari eman nion eta bestea atzetik. "Vista Bella" aldera iristean, kurrela batzu zetozen parean —lan egitera joango ziren edo— eta nik ohiukatu nien: ¡El mono, el mono, que me sigue, que viene el mono...! ¡Haien harridura! Guztiz nekatuta gelditu nintzen.

        Parra dexente egin dugu ixtorio hauekin halako batean aurpeqia serioago bihurtu eta beste gai batzutara jotzen dugu: lana, heziketa, ikasketak... Zeren Ninok periodismo ikasi baitzuen Nafarroako unibertsitatean, Maristen kolejiotik pasa ondoren.

        — Zer nolako lanak egin edo egiten dituzu?

        — Denetarik bildu: laranjak, pomeloak, azeitunak. Azken hauen bilketa nekagarria da oso, 80 kiloko sakuak bizkarrean hartu ta olibondo gora eta behera. Grezian aritu naiz fruituak biltzen ere bai.

        — Eta lana betirako, gauza fijotzat hartzea, per sekula sekulorum... hori ez, ezta? Nola bateratzen da hori periodismo ikastearekin?

        — Beno, nik hasieran idazle izatea pentsatzen nuen... etxean egunero artikulu bat idaztea eta guzti hori... Gainera zer edo zer ikasi behar nuen gurasoek ordain ziezaidaten. "Artes liberales" kenduz, periodismo zen errezena eta hor apuntatu nintzen.

        — Eta Maristetan? Nere ustez apaizen kolejio batetatik pasatzeak markatu egiten zaitu. Gero kosta egiten da horrekin apurtzea.

        — Are gehiago, nere ustez inkonszienteki inoiz ez da horrekin apurtzen. Ni batzutan kolejio horretatik pasatzen naizenean "jo, nik hemen zazpi urte eman ditut!" pentsatzen dut eta konszienteki igual parra egiten dut. Malaostiarik ez dut gordetzen. Baina ene baitan aunitzetan ameskaitz egiten dut: filak, edo jo behar zaituztela...

        Ni gainera hamar urte izan arte, erabat libre nengoen. Herri txiki batetan, eskolara ia ia joan gabe (nere aitak maisua zenak erakutsi zidan irakurtzen, esate baterako) eta horrela ibiltzetik kolejio batetara "interno" egotea pasaera latza da.

        — Eta lanari itzuliz, noiz pentsatzen duzu lan fijorik ez izatea, eredu horretatik alde egitea...?

        — Beno, nik ez ditut gauzak epe luzera planteiatzen. Orain gauza bat egiten ari banaiz, hori egiten ari naiz eta punto. Gero, bi urte barru adibidez beste gauza egingo dut eta kitto. Ez dut kezkarik alde horretatik, etorkizuna ez dut planteiatzen.

        — Eta hemezortzi-hogei urtetako tarte horretan, guztiok idealista garenean, mundua aldatu nahi dugunean, nola bizi zenuen asuntu hori? Mundua aldatzearen beharra ikusiz dator politika. Mobida horren barruan ibili zinen, lan egiten zenuen ideal edo erakunde baten alde?

        — Idealak zeharo aldatzen zaizkit. Politikaren asuntua zenean, idealak aberria eta langileria ziren. Gero, ideala zu zeu zara, denetatik pasatu nahian ibiltzen zarela. Azkenean pasatzeagatik zure buruarengandik ere paso egiten duzu. Ni gogoratzen naiz duela hiru urte edo, hitz egiten zidatenean, ez nuela erantzuten. "Niri hitz egiten ote didate?" pentsatzen nuen. Hitz egiten zidaten eta ni ez nintzen identifikatzen hitz egiten zioten pertsona horrekin... ni izan arren. Hala ere, inoiz ez naiz oso langilea izan. Are gutxiago lan iraunkor batetan.

        — Gero ere maisu ibili zinen Gipuzkuako instituto batetan, euskaraz, ez da horrela?

        — Bai, beno ba, ni egia esanez euskara utzi dut. Nik nenkien euskara oso, nola esango nuke, "ortopedikoa" gertatzen zen eta oraintxe bertan gutxi hitz egiten dut.

        — (Gaia aldatuz...) Zer da artrolojia zuretzako? Zaletasun bat edo... zer?

        — Astrolojiarekin hasi nintzenean hala izan zen. Gogoratzen naiz nola behin, tipo batek nere zodiako signoa asmatu zidan. Benetan zeharo harrituta gelditu nintzen; kuriositatez mugitua zer zen rollo hura ikasten hasi nintzen eta orain... jarraitzen dut. Astrolojia une honetan jarrera pertsonal bat besterik ez da. Gauzak, eta batez ere pertsonak ezagutzen ditut hobeto... Azken batean, astroek gu mugitzen gaituzte; Ura, animali, landareak ere bai. Ez pentsa... eta ni neu, zer esanik ez!...

        — "Karta astral"' direlakoak egin dituk noizbait, ezta hala?

        — Bai. Eta oso gustora ibili naiz. Jendea niregana datorkit eta jaioeguna, urtea eta zein ordutan izan zen jaiotza jakin ezkero, nire etxeari "karta" montatzen dut. Hortarako matematika eta geometriaren ezaguera baliatuz. Gero interesadoari nere eritzia bere pertsonari buruz kontatzen diot. Oso ondo pasatzen naiz.

        — Xabier Martinez "el calvo"rekin (Iruñako beste astrologo gazte bat) egin duzu lan astrolojiataz, ezta?

        — Bai. Geure operazio bilkurak "El Pamplonica" tabernan izaten genituen... orain dela bizpahiru urte edo. Gero, ta hain inportanteak izanez, IPESen astrolojiari buruzko kurtsilo edo halako zerbait antolatu genuen. Ah!... ta jende pila bilduz.

        — Orduan, hemen Iruiñan, Astrolojiaz bizi daiteke?

        — Segun eta depende. Karta Astral barra barra eginez gero, orduan bai. Hori ez ta nire kasoa... oso famatua izanez gero tirada askoko aldizkari edo pedioriko batetik deitzen badizute, bizi leike.

        — Zer esango zenuke, gaurko munduari buruz, langabezia, nazioarteko krisia, gizonen astakeri, guda nuklearraren posibiladeaz...

        — Puuuuuf. Aldaketa hauei, astrologiak erantzuten ditu. "Piscis" arotik ateratzen ari gara eta ez dugu ahaztu behar Piscis signoak Mesias eta kolore guztietako Salbatzaileen marka dela. (Kristo, Mahoma, Che etb.). Alderantziz "Acuario", eta aro hontan prest gaude sartzeko, oso berekoia da, "bakoitza bakoitzarentzako". Horrelako diferentziek erantzun ezberdinak dakartzate.

        — Aizak Nino, Nafarroa zer da?

        — Nafarroa?... Sagitarioa da! Dudarik gabe.

        — "Laosti" eta hori nola dakizu?

        — Begira, Peninsula Iberika hartzen badugu, Toledo zentrotzat hartuz, herrialde guztietako kartak egin daitezke. Neri behintzat, gertatu zait. Gainera signo honi nafartarren izaera primera doakio: fededun, seguroa, misiolaria, pixka bat dogmatikoa... Hain zuzen Sagitarioaren ezaugarriak. Are gehiago, "La Ribera" "Eskorpio" dela esango nuke. Euskal herriko gainerako lurrak, ostera, "Kaprikornio".

        — Beste herrietako astrolojiari buruz mintzatzen gara. Txinak gauza aunitz eman du honetaz, ezta hala?

        — Bai. Adibidez egutegia. Hemen urteak, eguzki inguruan lurraren biragatik kontatzen ditugu. Han, ordez, ilargia da inportanteena. Txinoek guk bezala, urtea zatitzen dute baina signoak ez dira berdinak. Sinbolotzat animaliak hartzen dituztelarik: zakurra, sugea, ahuntza... eta bakoitzari zenbait ezaugarri emanez, gauza eta pertsonak interpretatzen dituzte, guk zodiako signoekin egiten dugun bezalaxe...

        Gai hauetaz Ninok gauza pila bat dauzka kontatzeko. Dena azaltzeko orrialde gehio beharko genuke, ta hau ezin izatean, agurra ematen diogu, Iruñako kaletatik zehar galtzen den bitartean...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.