Beltza
Lamina
Beltza. Dena beltza... Beltzez inguraturik nago. Beltza, ene gorputzaren azken muturreraino pixkanaka, pixkanaka; poliki, poliki hedatzen ari zait. Leun... Atsegin: bereganatu nau.
Aze ixiltasuna!... ezta ezer entzuten. Ene pentsamenduak atseden dutenean, ene baitako arnasketa baizik. ...Sakon, haizeak ene birikak hustu eta puztutzen duen heinean... Konturatzen naiz, aurpegia ez dudala sentitzen. Begiak itsirik; itsatsiak bezala. Ahoa ere bai, erreten txiki bat dauka, bakarrik arnasa atera dadin.
Ene ezker besoa altxatuko dut... Puf!... ia ia ezin dut. Zein astuna dagoen. Berdin egingo dut eskuinaz... Puf!... Honek ere zenbat pisatzen duen!... Eta hankak? Ahaztuak nltuen. Ezkerra altxatuko dut lehenbizi... Ea eskuina ariñago dagoen, Puf!, hau ez ta ere.
...Beno, baino oso gustora nago. Ene ahoan irrifar bat marraztuko dut honela dela adierazteko.
Osotara zein arin aurkitzen naizen! ...Espazioan mugitzen ari naizela dirudi. Oso urrutira argi bat ikusten dut orain. Oso ttikia da. Urrun-urruuun nabaritzen dut. Ehii...! Haunditzen ari daaa...
Bero epel batek astintzen nau estiki... Izar baten distir bizigarria nere aurpegia zillartuz, hara! aldegin du. Baina... beste bat datorkit orain! ...eta beste bat! ...eta hamar gehio. Bui!... Ezinezkoa zait kontatu, hainbat eta hainbat...! Nere burua ere izar baten antzera unibertsoan flipatzen dirudi!
Zer egin ahal dut? Ah. bai!... Ene buruarekin jolastuko dut. Bale,... baina zertara? Izarrak konta ezin dut. Norbait egongo balitz berarekin jolas ahalko nuke. Baina... Bakarrik? Aharrausika hasi behar dut... Zerbait nabari dut hurbil. Arnasketa bat entzun dut... Itxoin! Baina non? Hemen ez da iñor bizi ni ezik. Beste pertsona bat dela uste dut... Aze poza hala balitz! irrifarra itzuli zait ahora. Bai, BAI. Egia da. Pertsona bat dut alboan.
Ene eskua luzatuko diot. Tori! ene eskua, lagun. Egin ahal dizudan oparirik ederrena duzu. Zu ere pozik zaude ezta hala? Orain elkarrekin jolas dezakegu, baina lehen, gure gorputzak piztu behar ditugu.
Ene ezker hanka altxa ta sentitu. Eskulna altxa ta sentitu. Besoak orain... Ezkerra altxa ta sentitu. Eskuina altxa ta sentitu. Orain aurpegia. Nerbios nago, urduri. Laster ezagutuko zaitut.
Bihotzak ez ditu taupada azkarrak ixiltzen. Bere kolpeen oihartzunak estarrien kontra jotzen duelarik...
Beno, lasai! Aze sorpresa... Bat, bi, hiru... Begiak ireki, eta berriro hemen, munduan.
|