- Orrialde nagusira itzuli - Korrok aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
— Korrok-2 (1984) —
—Rincon Poetazale—
Bitoriano Gandiaga
Baina aurrera.
Behar bada,
gure azken helburua
hauxe izango da:
nahi dugun ezinagaz burrukatzea.
Ta aurrera.
Burruka
buka
ditekenean,
jadanik zoriontsu izango gara:
Garailearen poza eukiko dugu
edo hildakoen bakea.