L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-2 (1984) —Hurrengo artikulua




 

 

—Rincon Poetazale—

 

Gustavo Adolfo Becquer

 

                                   "La bocca mi baciló tutto tremante"

 

            Gonaren gainean

            liburu irekia zeukan;

nire maisailan bere ilekiskur beltzek

            igurtz egiten ninduten;

ez genituen hizkiak ikusten

            iñork, uste dut;

            aldiz, gure artean

ixiltasun sakona gordetzen genuen.

 

Zenbat iraundu? Orduan ez eta ere

            jakin ahal izan nuen;

soilik dakit harnasa besterik

            ez zela entzuten,

ezpain lehorretatik azkar ihes egiten zuela.

 

Soilik dakit biok batean

            itzuli ginela,

eta gure begiak elkarrekin topatu ziren,

            eta muxu batek soinu egin zuen.

 

                        * * *

 

            Dante-ren "Kreazioa" zen liburua,

            bere "Inpernua" zen.

Begiak bertara eraitsi genituenean,

            dardarka esan nuen nik:

            — Ulertzen duzu orain

poema bat bertso batetan kabitzen dela?

            Eta berak zutan erantzun zuen:

            Orain ulertzen dut!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.